Eukaliptusa eta espezie aloktonoak Urdaibaiko mendietan hazten eta hazten, babes-arauen eta landaketarik ezaren luzamenduaren gainetik.



 

Eukaliptusa eta espezie aloktonoak Urdaibaiko mendietan hazten eta hazten, babes-arauen eta landaketarik ezaren luzamenduaren gainetik.

Horien landaketak hedatzen diren tokietan, baso autoktonoak desagertuz doaz.

Eukalipto espezie guztiak, 500 baino gehiago, Australiako eta Ozeaniako uharte batzuetako bertakoak dira. Hala ere, eta giza esku-hartzearen ondorioz, bere hedapena globala da. Estatuan XIX. mendearen erdialdean sartu zen, eta, ondoren, modu masiboan landatzen hasi ziren, merkataritza-aprobetxamendurako, batez ere zelulosa-ekoizpenean. Gaur egun, Espainiako Erresuman eukaliptoak espezie exotiko inbaditzailetzat defini daitezke: exotikoak, jatorriagatik, eta inbaditzaileak, berezko ekosistemetan ezartzeko eta ugaltzeko duten gaitasunagatik, horiek eraldatuz eta bertako naturan inpaktu negatiboak eraginez ari baitira.

Espainiako Erresumak 28 milioi hektarea inguruko baso-azalera du, Estatuko lurraldearen % 58,8; horietatik 18 milioi hektarea basoei dagozkie, eta 10 milioi hektarea zuhaitzik gabeko baso-azalerari. Gaur egun, eukaliptoen landaketek 1,5 milioi hektarea okupatzen dituzte Espainiako estatuan, hau da, Asturiasko eta Kantabriako autonomia-erkidegoen azalera osoaren baturaren beste.

Espezie horien baso-monolaborantzen okupazioaren hedapena oso larria da Iberiar Penintsularen iparraldean, bereziki Galizian, Asturiasen, Kantabrian eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Bizkaian, 2021aren hasieran 21.500 ha inguru zeuden; Araban ostera 1.350 inguru eta Gipuzkoan 1.210 inguru. Eukalipto-landaketa nabarmen hazi da Bizkaian. Gaur egun, espezie horrek hartzen duen azalera, 22.943 hektareakoa, baso-lurren % 18,6 da.

Ondorio negatiboak ingurumenean

Monolaborantza horiek ekosistemetan eragiten dute, bai landatzean, bai hazteko eta biltzeko faseetan. Bestalde, zuhaitz-monolaborantza mota hori, askotan, eremu babestuetan ezartzen ari da, hala nola Urdaibaiko Biosfera Erreserban, balio ekologiko handiko eremuetan edo habitat sentiberatan, hau da, espezie mehatxatuak garatzen diren lekuetan, ekosistema eta espezie horien biziraupena arriskuan jarriz.

Horrez gain, azpimarratu beharra dugu espezie honen izaera inbaditzailea MITECOko (Ekologi Trantsizioari Buruzko Ministerioa) Batzorde Zientifikoaren bi irizpenek berretsi zutela 2012an, non Eucalyptus nitens espezie exotikoaren izaera inbaditzailea eta arriskugarritasuna nabarmentzen ziren, eta 2017an, non batzordeko kide diren zientzialariek eskuragarri dauden datu zientifikoak helarazi zituzten, eta era berean gomendatu sarrera berriekin kontu handiz ibiltzeko. Halaber, Eucalyptus sp. landaketak, eta gure lurraldean genero horretako edozein espezie naturalizatzen dela ikusten bada, tokiko jarraipena egitea eta erauzteko neurriak hartzea gomendatzen da inbasioa gertatu aurretik.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak berak, azterlan bat eskatu zion Euskal Herriko Unibertsitateko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko aditu-talde bati.

Azterketa horren azken ondorioa da eukaliptoek ingurumen-eragin negatiboa dutela, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai Penintsulako Mendebaldean oro har. Txostenak, gainera, adierazten du eukalipto landaketen hedakuntza ingurumen-ondorio larriak eragin ditzakeela, bai lurzoruetan eta hidrologian, bai biodibertsitatean.

Delako espeziea ugaltzeak ingurumenean eragin ditzakeen ondorio kaltegarriez jabetuta, 2022ko martxoaren 13an Bizkaiko Batzar Nagusiek eukaliptoaren hedapena geldiarazteko helburua ezarri zuten; zoritxarrez, espezie inbaditzaileen zerrendan sartzera iritsi gabe, eta, beraz, gure mendietatik desagerrarazten, eta ondoren ingurumena birsortzen eta berriro naturalizatzen hasi gabe. Luzamenduak debekatu egiten du, Aldizkari Ofizialaren paperaren gainean behintzat, 2025eko abenduaren 31ra arte espezie horretako ale berriak landatzea Bizkaiko eta Oka ibaiaren arroko mendietan.

Zuhaitz autoktonoen espezieak, hazkunde-tasa baxuagoak izan arren, karbono-hustubide iraunkorragoak eta egonkorragoak dira, eta, horregatik, garrantzitsua da gure basoak kontserbatzea. Hala ere, hazkunde azkarreko espezieek, hala nola eukaliptoak, ekosistemetan eragiten dituzten ingurumen-ondorio larriez eta haien inbaditzaile potentzialaz gain, aldi baterako karbonoen eta ez-egonkorren hustubideak dira. Gainera, eukaliptoen landaketak eraldatzeko prozesu osoan zehar, besteak beste paper-oretzako erabiltzekoan, berotegi-efektuko gas ugari sortzen dira: zura ebaki eta erauztean, enborrak errepidez garraiatzean eta labe lehorgailuetan erregaia kontsumitzean, besteak beste. Beraz, espezie exotikoen ezarpenean oinarritutako zuhaitz-espeziek ezin dute karbono-hustubidetzat balio eraginkor legez jardun dezaten.

2022-2023ko baso-inbentarioaren datuak

Hala ere, Eusko Jaurlaritzak 2023. urteari buruz egin eta argitaratu berri duen baso-inbentarioaren datuek erakusten dutenarekin bat, gure mendietan, Urdaibai eta Bizkaian hain zuzen, Bizkaian eta Urdaibain eta Urdaibain ez da gauzatu. Datuak dokumentu ofiziala den horrexetan biltzen denez, egiazkotzat jo beharko dira. Datuak honako koadro hauetan bildutakoak dira:

Baso Mapa 2022-2023

Eukalipto azalera:

 

2022 urtea

2023 urtea

Guztira

Bizkaia Osoan

22.311 ha

 

22.945 ha

 

+ 634 ha

 

Urdaibai-Oka arroa

 

3.318 ha

3.448 ha

+ 130 ha

https://www.euskadi.eus/eaeko-baso-mapa-2023/web01-a3estbin/eu/

BASO MAPA 2022 – 2023

https://www.euskadi.eus/mapa-forestal-cae-2023/web01-a3estbin/es/

BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOA

BASO MAPA BIZKAIA

2022

2023

2022-2023

BASO AZALERA GUZTIRA

132.231 ha

131.992 ha

-239 ha

BASO AUTOKTONOA

31.920

31.839

-81

LANDAKETA BASOA

100.312

100.153

-159

PINUS RADIATA

56.748

54.397

-2.351

PINUS PINASTER

4.794

5.363

+569

CRIPTOMERIA JAP.

856

1.109

+253

SEQUOYA

86

131

+ 45

EUCALYPTUS spp

22.311

22.945

+634

QUERCUS RUBRA

1.413

1.450

+37

ROBINIA PSEUDACACIA

444

555

+111

 

URBAIBAIKO BIOSFERA ERRESERBA

BASO MAPA

OKA ARROA

2022

2023

2022-2023

BASO AZALERA GUZTIRA

15.125 ha

15.150 ha

+ 25 ha

BASO AUTOKTONOA

4.622

4.624

+2

LANDAKETA BASOA

11.403

11.425

+22

PINUS RADIATA

6.725

6.375

-350

PINUS PINASTER

398

474

+76

CRIPTOMERIA JAP.

96

113

+17

SEQUOYA

1

1

0

EUCALYPTUS spp

3.318

3.448

+130

QUERCUS RUBRA

107

113

+6

ROBINIA PSEUDACACIA

57

75

+18

 

/

Zenbait konklusio

Erakunde ekologistok aldez aurretik ohartarazi genuen luzamendua iragarpen hutsean geratuko ez baziren, zitekeela, itxurakerian alegia, legez kanpoko landaketak kontrolatzeko eta zaintzeko neurriak sendotu beharko zirela. Luzamenduan eukalipto-landaketa berriak egitea onartzen duten basogintza-sektoreko enpresentzat zehapen-neurri hertsatzaileak ez ezartzeaz gain, argi dago baita ere alderdi hori apenas beste ezertan ere bete ez dela.

Abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuak arautzen duen Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoan, (IUCN 2000) irizpidearen arabera, Espainiako Erresuman naturalizatutako eucalyptus espezie guztiak sartzeko asmorik txikiena ere ez dugu ikusten, espezie horiek inbaditzaileak izan eta ingurunea eraldatzeko gaitasuna duten arren. Halaber, gomendatzen da arreta handiz jokatzea basoa ustiatzera bideratutako genero horretako beste edozein espezierekin, espezieok inbasio-arrisku handia baitakarte.

Urdaibaiko Biosfera Erreserba Erabiltzeko eta Kudeatzeko Egitasmo Zuzentzailean, ingurumenaren narriadura-arrisku handia murriztuko lukeen antolamendu hidrologikoa eta basoetakoa egiteko asmoa ezarria bada ere, zentzuzko ustiapena errenta-faktore zalantzan jarri ezina izateaz gain, horrek ingurumen-onura handiak ekar ditzakeelakoan, ez da Egitasmoak dioena betetzen, ez estearren administrazioek boikota egiten diotela. Antolamendu-estrategia zertan eta arroaren alde sakona -estuarioa, padurak, itsasertza eta artadi kantauriarrak-, goi aldeak, drainatze-sarea eta korridore ekologikoen sarea osatzen duten errekak eta ibilguak eta ondare arkeologikoa berariaz babestean oinarritu zen; erdialdean eta mazeletan, aldiz, babes-maila ez da hain zorrotza. Lehentasunezko bi jarduera-ildo planteatzen ziren:

• Espezie autoktonoen basoak albait eta zorrotzen babestea, azaleraz zabalagoak eginez eta ibaiertzeko basoak berreskuratuz.

• Baso-jarduera produktiboa kontrolatzea, bai erabilera motari dagokionez, bai kokapenari eta lurralde-hedapenari dagokionez.

Helburu horiek lurzoruaren erabilera-egintzak arautzean zehazten dira, lurzoru urbanizatu ezin osoa; halaxe, ezaugarrien arabera sailkatu ziren eremuak, bakoitza bere ingurumen-balioen eta harrera-ahalmenarekin bat; gero, udalerri bakoitzeko hirigintza-plangintzetan arautzen dira balio horiek. Baso-masak mozteko eta landatzeko hirigintza-lizentziak eta baso-industriari lotutako obrak -baso- eta ingurumen-arloko txostena egin ondorengoak-, ezinbestez bete beharreko arau horietan ezarritako erabileren eta hirigintza-egintzen araubidea dira legez ezarritako beharkizunak betearazteko tresna juridiko bakarra.

Salatzen ditugun jardunbideen artean dagoz, besteak beste, eukaliptoak landatzeko azalera berriak emateko luzamendua betetzeko benetako asmorik ez izatea, ezta ere eta natura-gune babestuetan eta garrantzi hidraulikoko eremuetan landaketok eta basa-espezien aleak desagerraraztekoa. Neurri horiek ez dituzte bete, ez udalek, ez BFAk, ez Ura agentziak, ez Urdaibaiko Patronatuak, horretan aurrez prestatutako taktika jakin bat erabiliz aitzakitzat: errua batak besteari leporatzea, azken den-dena libre uzteko, baso-kudeaketa sektoreko enpresen esku alegia.

Baso-soiltze inportatua

Era berean, zera gogorarazi behar dugu; premiazkoa dela Europako Erregelamendua aplikatzea, horretara munduko basoen suntsipena geldiarazteko. Horrek ingurumen-zerbitzuen galera saihestuko luke, bai eta elikagaien ekoizpenari eusteko ezinbestekoak diren ekosistemen kalteari lotutako galera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak ere.

ZDU ELKARTEA


 

Comentarios