Ikurrinaren alde, martxa eta jaia egin dituzte Busturian

Ikurrinaren alde, martxa eta jaia egin dituzte Busturian



Geurea ikurriña lelopean, Busturiko auzo guztietako plazak ikurrinaz jantzi zituzten domekan herritarrek. Aurretiaz prest zituzten mastiletan gora altxatu zituzten ikurrinak toki horietan, eta Altamiratik, San Kristobaletik, Sakonetatik eta San Bartolometik igaro ostean, Axpera heldu zen 30-40 bat lagunek osatutako martxa. Behin bertan, parodia bat egin zuten eta ostean egin zioten ikurrinari omenaldia dantzarien konpainian. Udaletxeko plazan 70-80 lagun batuta, «giro polita» sortu zen.


Comentarios