39.146
herritar egongo dira deituak apirilaren 2an Busturialdean egingo diren
herri galdeketetan parte hartzera. Eskualdeko dinamikak herri
kontsultetako galderak aurkeztu ditu gaur.
2017-03-11
Ajangizeko,
Arratzuko, Bedaruko, Bermeoko, Busturiko, Eako, Ereñoko, Errigoitiko,
Foruko, Gautegiz Arteagako, Gorozikako, Gernika-Lumoko, Ibarruriko,
Kanaleko, Kortezubiko, Mendatako, Morgako, Muruetako, Muxikako,
Nabarnizeko eta Natxituko bizilagunek beraien etorkizun politikoari
buruz erabakiko dute apirilaren 2an. Arrigorriagak ere egun berean
egingo du galdeketa.
Agerraldiko testua
Agerraldiko testua
Busturialdea
izango da Bizkaia osoan eskualde bezala galdeketa egiten lehena, eta
hor dago apirilaren 2ko olatuaren garrantzia. Busturialdea, eta
Kortezubin Santimamiñe, antzinako zibilizazioen topaleku. Busturialdea,
eta Gernikan Batzar Nagusiak, lehen euskal gobernuaren seaska.
Busturialdean Bermeo, Bizkaiko hiriburu izandakoa, eta Busturialdean
Foruak, euskaldunon legeak. Erabakitzeko eskubidea. Historikoki onartua
den eskubide hori gauzatuko dugu apirilaren 2an, eskualdean egingo den
galdeketaren bidez. Ajangizeko, Arratzuko, Bedaruko, Bermeoko,
Busturiko, Eako, Ereñoko, Errigoitiko, Foruko, Gautegiz Arteagako,
Gorozikako, Gernika-Lumoko, Ibarruriko, Kanaleko, Kortezubiko,
Mendatako, Morgako, Muruetako, Muxikako, Nabarnizeko eta Natxituko
bizilagunek beraien etorkizunari buruz galdetuko dien galderari
erantzuteko aukera edukiko dute; erabakitzeko eskubidea edukiko dute.
Hainbat
herri, hainbat auzo... Herritarren babes zabalarekin hartuko dugu
apirilaren 2ko olatua. 39.146 herritarrek izango dute norbere
etorkizunari buruz erabakitzeko eskubidea. Herri, auzo, herritar
bakoitza tanta bat da, eta Busturialdeak erabakiko du zein itsasotan
arraun egin nahi duen. Beraz, herriz herri, auzoz auzo, honako galdera
hauei erantzun beharko diete apirilaren 2an, tokian toki, herriak
adostutako galdera: Nahi duzu Euskal Herri burujabe
bateko herritar izan? Nahi al duzu izan euskal estatu independiente
bateko herritar?/ Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko
herritar?/Euskal Herritarra izanik, geure etorkizuna erabakitzeko
eskubidearen alde zagoz?
En Bizkaia, Busturialdea
va a ser la primera comarca en ejercer su derecho a decidir, y por eso
tenemos que marcar en rojo el dos de abril. Busturialdea, y en Kortezubi
Santimamiñe, cuna de antiguas civilizaciones; Busturialdea, y las
Juntas Generales en Gernika, sitio donde nacio el primer gobierno vasco.
Busturialdea, y Bermeo que fue capital de Bizkaia. Y los fueros en
Busturialdea, ordenamientos juridicos propios de los territorios de
Euskal Herria.
El derecho a decidir es un derecho
reconocido historicamente, y vamos a ejercerlo el dos de abril. Ajangiz,
Arratzu, Bedaru, Bermeo, Busturia, Ea, Ereño, Errigoiti, Forua,
Gautegiz Arteaga, Gorozika, Gernika-Lumo, Ibarruri, Kanale, Kortezubi,
Mendata, Morga, Murueta, Muxika, Nabarniz y Natxitua van a decidir el
dos de abril. En total, seran 39.146 los ciudadanos que ese dia podran
expresar lo que quieren para el futuro, contestando a la pregunta que
cada pueblo ha consensuado.
Comentarios