|
||||||
|
||||||
Alardea
babestu behar da bai, baina mafia honetatik, irundar eta hondarribiar
guztion ondare kulturala haien interesei erantzuteko erabiltzen duen
mafia mota honetatik; historia bere nahierara manipulatzen duena
emakumeen haien herriko jaietan berdintasunez eta aktiboki parte
hartzeko eskubide legitimoa zapalduz; emakumeoi ekimen sinboliko honetan
desfilatzeko eskubidea kendu nahian, guretzat, emakumeontzat alarde
ilegaletan desfilatzen duten gizonezkoentzat baino garrantzitsuagoa
denean; haiekin alderatuta, odola, izerdia eta malkoak bota behar izan
ditugunean.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Munduko Saskibaloi Txapelketaren harira, EH Bildutik txosten bat osatu
dugu Bilbora gerturatu diren ehunka kazetarien artean banatzeko eta
Euskal Herriko errealitatearen sarreratxo bat azaltzen duena. Bisitariak
Espainiara etorri direla pentsatzen dutela badakigu, eta horregatik,
dokumentu honen bidez modu zehatz eta argi batean gure herriaren
historia eta bertoko herritarren errealitatea eta egoera politikoa
helarazi nahi diegu.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Kapitalismoa, sistema iraingarri, genozida eta hiltzaile hori, gure
patuak bideratzen dituena; oinarri ahuleko munstroa, bere egunak
auto-suntsiketaren amildegian bizi dituena. Baina bere kontura bizi
diren horiek, haien banku kontuak Kaimanen, Suitzan edo Luxenburgon
dituzten berdinek, errealitate hori ondo ezagutzen dute. Hala ere,
beldurrak ez ditu geldiarazten; ez dute inolako zalantzarik izaten haien
gailentasuna gorde eta gure lepoen gainean mantentzen dituzten neurriak
abiatzeko.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Ezkerreko zinegotzi soberanistak, aipatutako adierazpena EAJ-k Bilbon
merkatu ertain eta txikia kaltetzeko duen estrategiaren baitan kokatu
du. “PPk Madriletik inposatutako merkatuaren liberalizazioaren
onarpenarekin ikusi ahal izan dugu” adierazi du Etxartek. Zentzu
honetan, Etxartek salatu du Eusko Jaurlaritzak, Arantza Tapiak hain
zuzen, “egiari muzin egin diola” ez baita egia “irekiera librearen
aukera ahal den gehienera mugatzen duenik”.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Urreak
Israelen ‘behin-betiko’ su eten delako hori “engainagarritzat jo du”
hain zuzen “aurreko menia guztiak hautsi dituenean”. Horrexegatik,
“estatu genozida honi adi kasu egitearen beharra” azpimarratu du, “bere
helburu bakarra kolonizazio hedapen proiektuarekin aurrera egitea eta
herri palestinarra ezabatzea delako”.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Joan
den abuztuaren 15ean Cristina Uriarte andereak Hezkuntza, Hizkuntza
Politika eta Kultura sailburuak parte hartu zuen alarde baztertzailea
antolatzen duen elkarte pribatuaren egoitzaren estreinaldiko ekitaldian.
Gogoratu behar dugu elkarte hori, “Alarde Fundazioa Hondarribia”
legeztatu gabe geratu zela emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna
urratzen zuelako.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Berriz ere diogu Urkulluren gobernuak inora ez doan proiektu zoro hau
gelditu behar duela, horretarako berehalako moratoria ezarrita. Aski da
herritarren dirua xahutzeari ergelkeria politikoaren monumentua bilakatu
den trenean, bitartean euskal gizartearen duintasuna eta eskubideak,
hamarkada luzeko borrokaren ostean lortutakoak, galtzen diren bitartean.
Pentsa dezagun nora doan proiektua eta herritarrek erabaki dezatela zer
egin.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios