|
||||||
|
||||||
Alternatibatik azpimarratu nahi izan dute “berriro ere, ETAk
herritarren protagonismoa aitortu” duela, gatazkaren konponbideari
begira parte hartu izan duten lagun ugariak aipatuta. Herritarrak,
gainera, “normalizazio politikoaren eta konponbidearen abangoardia
bilakatu dira, beren diskurtsoa blokatzean eta geldotasunean oinarritzen
dutenen aurrean”, Frantzia eta Espainiako gobernuen jarrera salatuta.
Haiei Aieteko adierazpenaren zein Foro Sozialaren gomendioen edukiak
bere egitera deitu ditu.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkide Diana Urrearen hitz
hartzea Mugarik gabe GKEaren agerraldiaren harira, joan den ekainaren
7an eta 8an Bilbon egin zuten Emakumeen Eskubideen Epaiketaren inguruan,
Latinoamerikan, Espainiako Erresuman zein Euskal Herrian emakumeei
ukatzen eta urratzen zaizkien eskubidean salatu eta epaitzeko.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Ander Rodriguezek dio oraingoz ez dakitela zein lansari baldintza
izango diren gatazkan trabatuta dauden enpresa horietan: "Espainiako lan
erreforma aplikatzen badute, soldatak 400 euro beheratu eta lanorduak
200 orduz handitu daitezke urtean. Horrela baldin bada, Aldundiak neurri
berean murriztuko ditu tarifak, foru gobernuak ez baitu lagako enpresa
bat aberastea diru publikoz Espainiako lan erreforma aplikatuta".
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
EH
Bilduk Estatuko Gorte Nagusien aurreko legegintza-ekimena aurkeztu du
gaur Legebiltzarrean, Trebiñu administratiboki ere Arabako parte izatera
pasa dadin, Trebiñuko eta Argantzungo udalen eskariari jarraituz.
Horren ildotik, EH Bilduk Madrilen aldarrikatuko du trebiñutarren
borondate demokratikoa errespetatu beharra, Kongresuak legez agindu
dezan Trebiñu Burgosetik bereizi eta Araban sar dadila.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Gipuzkoako
Aldundiak Rajoyren lan erreforma buruz behera jartzen duen proposamen
bat aurkeztu du, zortzi milioi euro eskaintzen dituelarik langileen
soldata eta lan baldintzak bermatu ahal izateko. Baina Bilduren eredua
ez dirudi PNV eta PPren gustukoa denik. Azken hauek, Bizkaian eta Araban
erresidentzietako patronalarekin bilera pribatuetan negoziatzea erabaki
dute, beste behin ere sektorearen lan baldintzak murrizteko.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Ikurrina kendu ezean txupina ez jaurtitzeko erabakia hartu zutenek ez
dituzte egindakoaren ondorioak neurtu. Gehienek egun gutxi igarota
ahaztu behar zuten anekdota ezabatu ezingo duten gomutan eraldatu zuten,
kondaira batean, eta kondairak ez dira inoiz ahazten, oroitzapen
kolektiboan ezarri egiten dira luze irauteko. Eta mundu guztiak
gogoratuko du udaletxe aurrean jarritako ikurrina Udala txorizoz beteta
zegoen garaian. (Artikulua gazteleraz baino ez dago)
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios