Hondartzain izateko bi lanpostu kendu izana salatu du Busturiko Sortuk

Busturiko Sortu aurtengo udaldira begira aurreikusten den hondartzain murrizketen aurka agertu da, egoera salatuz. Sorturen arabera, «San Antonio hondartzaren kasuan, aurten hondartzain bakarra egotea aurreikusten da. Orain arte, barriz, lau langilek izan dute gunea zaintzeko ardura».
Bizkaiko Foru Aldundiak hondartzain lanpostuen «ia erdia» kenduko duela salatu du Busturiko Sortuk. Busturian, hain zuzen be, bi lanpostu kenduko dituztela azaldu du.
Udaldian hondartzak zaintzeaz arduratzen diren hondartzainen aukeraketa eta kudeaketa egitea aurten Bizkaiko Foru Aldundiak  enpresa pribatu baten eskuetan utzi duela dio Sortuk; «enpresa lagun bati emon diote gainera ardura hori, Ingurune S.L enpresari, hain zuzen, eta horrek ikerketa eta ingenieritza proiektuen bulego legez emoten du zerbitzua».
Lanpostuak murriztu egingo dira beraz, eta San Antonio hondartzan egoten ziren lau hondartzainetatik bakarra egotera pasatuko dela azaldu dute.
Lanpostuak suntsitzeaz gain, beste zenbait eragin be izango dituela uste du Sortuk, «zirkulazio kaosa sortuko baita hondartza inguruetan eta jabego pribatuen aparkaldiak eragingo ditu, betikoen onerako».

Comentarios