|
||||||
|
||||||
Etxe-kaleratzeei
aurre egiteko EH Bilduk harturiko konpromiso eta instituzio
ezberdinetatik hartuko ditugun neurrien inguruan berri ematera gatoz.
Horretarako, bertan bildu gara hainbat alkate eta hautetsi, koalizioaren
hautetsi guztien ordezkari gisa. Gobernatzen
ditugun udaletan garatuko dugun proposamena da aurkezten dizueguna, era
berean oposizioan gauden udaletan ere aurkeztuko dugu eztabaidatua izan
dadin. Neurri zehatzak biltzen dituen protokoloa da, eta bi helburu
ditu, batetik egoera larri honen aurrean daudenei laguntza praktikoa
ematea eta, era berean, etxegabetzeen sistema bidegabeari aurre egitea.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Alternatibako
bozeramaile Oskar Matutek hitzaldia eskaini zuen azaroaren 28an
Aretxabaletako (Gipuzkoa) Arkupe Kultur Etxean, Alternatibaren
sorreraren, ibilbidearen eta etorkizunaren inguruan, Alternatibak lotuz:
Ezkerra Eraldatzearen Erronka titulupean. Matutek menpekotasun sistema
desberdinei aurre egiteko borroka guztiak agenda berean uztartzearen
garrantziaz hitz egin zuen. Hector Prieto talde ezkertiarreko kidea udal
asanbladako kideak hitzaldiaren aurkezle lanak egin zituen eta
testuingurua zehazteko arduraduna ere izan zen; batetik, euskal ezkerrak
dituen erronkak eta, bestetik, Euskal Herrian ezker alternatiboak
batera lan egiteko berrosatze prozesuan parte hartzearen gogoa eta
konpromisoa hizpide izan zituen.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Abenduaren 3an, Euskal Herrian ospatzen ditugun beste hainbat data
adierazgarriekin batera, aniztasun funtzionala duten pertsonen
nazioarteko eguna ere gogoratzen dugu. Ez da, inondik inora,
ospakizunetarako eguna, aldiz, ezintasunen bat dugunon aldarrikapenak
inoiz baina ozenago entzunarazteko eguna izan behar da, gure eskubideen
alde borrokatzen jarraitu behar dugulako, aukera berdintasuna eta
eskubide guztien jabe diren herritar legez aitortuak izatea nahi dugula
oihukatzeko.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Matutek eta Vegak nekazariek pairatzen duten egoera larriarenganako
ardura adierazi dute, eta horregatik, gogor salatu dute Bellacruz
Etxaldeko – orain Gloria Etxalde izenekoa- 600 familiek jasandako lurren
desjabetze bortitza. ASOCOLeko buruek, paramilitarren eskutik mehatxuak
eta pertsekuzioak jasateaz ez ezik, legez kanpo kendutako lurren
berresartze prozesuaren buru ere badira, elkartea osatzen duten 96
familien laguntzarekin batera.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Ez dugu murrizketarik nahi, ezezko borobila esaten diogu neurri,
erreforma eta dekretazo hauei guztiei, inposatuak direlako, guk erabaki
ez ditugulako eta bereziki injustuak eta krudelak direlako. Eta horiek
euskal gizarteari – zerbitzu sozialen erabiltzaileei eta langileei- ez
eragiteko lan egin dugu. Hori da gure konpromisoa eta horrela izango da
kudeatzen ditugun erakundeetan.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Alternatibako
Koordinakunde Nazionalak Kataluniako alderdi ezkertiar subiranistak
zoriondu nahi izan ditu atzoko hauteskundeetan lortutako emaitzengatik.
Talde ezkertiarreko batzorde eragiletik azpimarratu dutenez, gorakada
nabarmena izan dute nazio eraikuntza sozialarekin batera ulertzen duten
alderdiek, burujabetza herritarrei hitza emateko nahi dutenena, bandera
desberdinarekin eginda ere, botere finantziero berdinen aginduetara eta
gizarteari bizkarra emanda agindu nahi dutenen aurka. Alternatibatik,
bestalde, bereziki ospatu da Candidatura d’Unitat Popular Alternativa
d’Esquerres, CUP, hautagaitza legebiltzarrera lehenengo aldiz heldu
izana, 3 eserleku eta 126.00 boto baino gehiago lortuta. Alternatiba
hauteskunde kanpainaren azken egunetan izan da, CUPetik jasotako
gonbidapenaren ostean, hautagaitza honen h!
ainbat ekitaldietan parte hartzen David Fernandez eta beste
zerrendaburuekin batera. Horregatik, bertatik bertara ezagutu ahal izan
du CUPeko militanteek eginiko lan paregabea.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Alternatibako
bozeramaile Oskar Matutek positibotzat jo du ETAk zabaldu eta Gara
egunkariak gaur argitaratutako komunikatuaren edukia. Matutek
azpimarratu du erakundeak gatazkaren ondorioen inguruan hitz egiteko
agenda ezartzeko borondatea agertu izana, zehazki desarmearen, presoen
eta desmilitarizazioaren inguruan, azken honetarako bideak eta epeak
aztertuz, “Aieteko Nazioarteko Adierazpenak duela urtebete baino gehiago
eskatutakoaren ildotik beraz”.Alternatibatik
nabarmendu dute, halaber, ETAk “indarkeria behin betiko uzteko
erabakiaren bidetik jarraitzeko asmoa berretsi” duela.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
Comentarios