Sorturen eratze prozesuaren batzarrak hasiko dituzte etzi Busturialdean
Abenduan egingo dute hurrengo fasea, eta kasu horretan ildo politikoa izango dute eztabaidagai. Abenduaren 15a ezarri dute agendan, bilera eta eztabaida horiek egiteko. Urtarrilean, ostera, antolaketa ereduari buruzko eztabaida egingo dute, proposamenak bildu eta zuzenketak egiteaz gain.
Txostenaren eztabaida hiru hilabete horietan gauzatuko dute, eta barne hauteskundeen eta herri bakoitzean garatzeko proiektua definitzeko planteamendua aurtezteko prozesua otsailean itxiko dute. «Behetik gora» aukeratuko dituzte Sorturen herri edo hiri mailako, herrialde mailako eta nazio mailako arduradunak.
Batzar bakoitzean metodologia ezberdina erabiliko dute, «edukietara moldatuz». Ahal duten heinean, lantaldeak sortuko dituzte, «prozesuaren halburu nagusietako bat pertsona interesatu guztien parte hartzea bermatzea baita». Hori bai, eztabaida prozesuan parte hartzeko ezinbestekoa da besteak beste www.sortu.net webgunean eskuratu daitekeen «ponentzia irakurtzea».
Herri batzarrak Busturialdean
Azaroak 17.
- Ajangiz. 17:00etan, kultur etxean. Herri gonbidatua: Mendata.
- Muxika. 17:00etan, Ariatzan.
- Sukarrieta. 12:00etan (lekua, zehazteke).
Azaroak 24.
- Ea. 17:00etan, Natxituan. Herri gonbidatuak: Elantxobe eta Ibarrangelu.
- Kortezubi. 10:00etan, kultur etxean. Herri gonbidatua: Gautegiz Arteaga.
- Arratzu. Ordua eta lekua, zehazteke. Herri gonbidatuak: Nabarniz eta Ereño.
- Gernika-Lumo. 10:00etan, Harizpen.
- Errigoiti. 18:00etan (lekua, zehazteke). Herri gonbidatua: Morga.
- Forua. Ordua eta lekua, zehazteke. Herri gonbidatua: Murueta.
- Busturia. Ordua eta lekua, zehazteke.
- Mundaka. Ordua eta lekua, zehazteke.
- Bermeo. 21:00etan (lekua, zehazteke).
Comentarios