|
||||||
|
||||||
Alternatibarentzat ezinezkoa da isilik egotea herria ordezkatu
beharrean zapaldu nahi dutenen aurrean; terrorismo finantzieroak
Ezkerraldean pertsona bat hiltzea eta gaur Durangaldean lan istripuetan
aurten hildako hamaikagarren behargina egotea ahalbidetu dutenen
aurrean; eta baita egun berean mozkinak eta kaleratzeak iragartzeko
kopeta dutenei.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
14aren mobilizazioa berezia da, europa mailako ekimen amankomun batean
kokatzen delako. Herri guztietan, klase herrikoien manifestaldiak eta
ekintzak izango dira. Eta bereziki Portugalen, Italian, Espainian,
Belgican, Maltan, Chipren eta Grezian, krisialdi ekonomikoa eta
Troikaren (EB, NDF, EBZ) austeritate politikak gehien pairatu dituzten
herrietan, greba orokorren bitartez erantzungo da. Hori dela eta, 14a,
kapitalak jadanik egin duen bezala, mugak gainditu egin behar dituen
borrokaren hasiera izan behar du. Gaurko Europar Batasunaren muinaren
kontra jo eginez.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
PPk eta PSOEk adostu beharreko edukiari dagokionean, bilera bera
baztertzailetzat jo du Matutek, “beste indar politikoak baztertzeaz
aparte, azken erabakia errudun nagusien eskuetan laga eta eragile
sozialak zein kaltetuen erakundeak ere kanpoan uzten dituelako”.
Alternatibako bozeramaileak zalantzan jarri du alderdien borondatea, eta
baita hartuko duten neurrien eraginkortasuna ere: “Zorrak etxea
ematearen bidez kitatzeak eta luzamenduak etxe hustearen data
atzeratzeko bakarrik balio dute, banketxeen iruzurra eta lukurreriari
irtenbide berririk eman gabe”.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Etxe desjabetzen ugaritzeak, gehienak Kutxabank-en eskutik, kutxak eta
Kutxabank alderdi politiko batzuen mesederako zuzendu nahi izan dutenen
asmoen adibidea baino ez dira. Izan ere, herritarren beharrei bizkarra
eman diete, Herri honetako ekonomia, enplegua sortzea eta krisi
ekonomikoa gainditzeko politikak zeharo baztertuta.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Dani Amok y Rosa Martínezek sortutako dokumentala da "La Sombra del
Fracking GAS NO Convencional", Espainiako Erresumara eta Euskal Herrira
(Arabara bereziki) heltzen ari den frackingaren inguruan ohartarazi nahi
duena. Batetik, Administrazioek ez dute argibiderik zabaltzen eman
dituzten baimenen inguruan eta, bestetik, herritarrek teknika honek ekar
ditzakeen arriskuen inguruko informaziorik ez dute. Besteak beste,
Estatu Batuetan haustura hidraulikoak eragin dituen lurrikara eta
kutsaduraren berri jasotzen du laburmetraiak eta, era berean, Nacho
Santidrian Gurutzetako Ospitaleko onkologoa elkarrizketatzen du teknikak
osasunerako ekar ditzakeen kalteen gainean.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
EAJk oso ondo daki "defizit publikoa murriztea helburu duen" aurrekontu
batekin ezingo direla hor agertzen diren norabide orokorrak plan
zehatzetan bideratu. Are gehiago, adibidez gastatzeko egongo den diru
kopuruaren zati garrantzitsuena AHT bezalako inbertsio erraldoiak
aurrera ateratzeko gastatzen badira. EAJk ez ditu ekimen zehatzak
planteatzen atal honetan, jakin badakielako 2013tik aurrera Eusko
Jaurlaritzak ez duela nahikotasun finantzariorik ekonomia biziberritzeko
plan eta egitasmo zehatzak aurrera ateratzeko.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios