EZKEROLATUE (Busturialdeko abertzale eta ezkertiarren ataria)
Busturiko fusilamenduen 75 urte betetzear direnean eta memoria historikoaren biziraupenaren garrantziaz jabetuta, Udalak abuztuaren 3tik 5era hainbat ekimen antolatuko ditu Ahaztuak elkartearen lankidetzaz.
Gertaera horiek zein faxismoak hamarkadetan zehar sortutako kalteak ahaztuta edo zigortu barik ez gelditzeko uztaileko Udal Batzan, Ahaztuak elkartearen ekimenez, Busturiko Udalak mozioa onartu du non memoriaren berreskurapenerako zenbait bide eta konpromiso onartzen diren, besteak beste beka bat abiatzea. Honen bidez fusilatuen figura eta memoria goraipatzeaz gain haien erailketaz hasitako erregimen kriminalaren ibilbide eta ondorioak azpimarratu gure izan dira.
Fusilatuen senideekin hartutako konpromisoei erantzuteko asmoz, fusilamenduen 50. urteurrena zela eta Joseba Agirreazkuenaga historialariak egindako Busturia 1937-87 liburua digitalizatu eta udalaren web orrian eskuragarri jarri da bere zabalkundea errazteko.
Era berean, ezagutzan sakontzen jarraitzeko, abuztuaren 3an, barikuan, arratsaldeko 19:30ean Altamirako Kultur Etxean Nekane Jurado soziologo eta ekonomistak hitzaldia emango du “1936; Golpe de Estado de género y de clase” izenburupean, hain zuzen ere, emakumeen egoera ekonomikoaren aldaketan, hain zuzen ere, frankismoaren eraginaz jabetzeko.
Honez gain, Busturiko Axpe auzoko Ispilueta zelaian urtaro legez abuztuaren 4an, zapatuan, gomuta ekitaldia burutuko da. Berton, 12:00etatik aurrera lora eskaintza, aurreskua, bertsoak, antolatzaileen berbaldia eta senideen gogoeta eta oroitzapenak izango dira. Ekitaldi honi Fermin Valenciaren kantaldiarekin emango zaio bukaera.
Azkenik, abuztuaren 5ean domekan fusilamenduen eguna izanik, Paresiko jaiekin batera, ekitaldi xumea burutuko da. Bertoko plazan goizeko 12,00etan jaietako programa barruan programatutako daltzaldia baino lehen aurresku eta lore eskaintza egingo da fusilatuen memoria ekartzeko.
Deialdiak, kartelak, liburua edo bestelakoak ikusteko edo informazio gehiago nahi izanez gero www.busturia.org helbidera jo daiteke.

Comentarios