Etxebizitza oinarrizko eskubide unibertsala da, heziketa, osasuna edota elikaduraren parekoa. ONUk bere 25. artikuluan ere jasotzen du eskubide unibertsal hau. Eskubidea izanik, extebizitzen zozketen aurka gaude, eskubideak ezin baitira zozketatu. Eskubide horren betetze ezak gure giza-duintasunaren aurkako eraso zuzena ekartzen du. Hala ere, instituzioek ez dute eskubide hau bermatzen biztanleentzat.
Ondorioz, gaur egun Euskal Herrian eskubide honen merkantilizazioa gertatzen da eta etxebizitzarako sarbidea merkatuaren legeen eta espekulazioaren menpean gelditzen da.
Eskubide honen urraketaren emaitza lehen mailako jendarte arazoa dugu, sektore pribatu batzuk aberasten diren bitartean. Arazoa larriki areagotzen da zenbait kolektiboei dagokienean: gazteak, emakumeak, langabeak, guraso bakarreko familiak, lan egoera prekarioan daudenak, etorkinak, pentsiodunak, etab.
Honen aurrean, Elkartzenetik MAIZTERREN DIRUSARREREI EGOKITUTAKO ALOKAIRUZKO ETXEBIZITZA PARKE PUBLIKOAK ALDARRIKATZEN DITUGU.
Etxebizitza eskubidea zor zaigu- Etxebizitza hutsen erabilpena
- Alokairu publikoa garatu
- Alokairuei muga ezartzea
- Etxebizitzaren gestio soziala
Comentarios