Zaratak arazo larriak sortzen ditu osasunean eta bizi kalitatean. Gernika-Lumok, itxuraz herri ederra eta abegikorra erakusten badu ere, arazo latzak ditu zarataren arloan.
Sarrera gisa, aurreko gertaera azalduko da. Gernikako Iparragirre kalearen parean bazegoen trokelgintza sektoreko enpresa (egun Boroako poligonoan, Amorebieta-Etxano). Trokelaketa lanak igande gauetik zapatu eguerdira jarduten zuen etenik gabe, egunez eta gauez. Bi segundoero trokel makinaren talka entzuten zen. Sarri bi makina batera aritzen ziren. Txalaparta horren danbadak belarri barruan “habia egiten” zuen. Ezin atsedenik hartu eta, ondorioz, osasuna higatzen zen; bizikidetza, zer esanik ez. Behin batean, ikaratuta geratu zen udaleko teknikaria, mailukaden dezibelio datua irakurri zuenean etxebizitza barruan, gau betean. Auzokideei galdetuta zer egiten zuten zarata erasotzaile horren aurrean, tapoiak, antsiolitikoak zein somniferoak ziren ihesbidea; eta, sarri, osasuna guztiz galtzea.
Orain, Don Tello kaleko gernikarrak dira lo orduak zein osasuna galtzen ari direnak; eta pazientzia. Administrazioen aurrean umezurtz daudela sentituta, arazoa publiko egitera eta epaitegietara jo dute. Urte luzez salatzen ari dira tren geltokiaren ondoan dagoen ETS Euskal Trenbide Sareak duen obretarako zonaldea. Irakurlea kokatzeko, ETSren operazio gunea Don Tello kaleko etxebizitza multzoa eta Dalia enpresaren kokagune artean dago; azken horren orubean Guggenheim museoa kokatu nahi da, alegia. Bestalde, Amorebieta-Bermeo tren adarrak trenbide bakarra izanik, mantenu lanak gauez egin behar dira. Orduan, makina astunen zarata hotsak eta diesel motorra duten trenen mugimenduak, asinfonia ozenean, guztiak batzen dira auzotarren gauerdiko belarrietan.

Kutsadura akustikoak osasun arazo larriak probokatzen ditu, besteak beste, antsietate koadroak eta bihotzeko arazo larriak; baita heriotza ere
Juan Kaltzadako bizitegietako auzotarrak ere kokoteraino daude, beste kaleetan lez. Ostalaritzaren egun eta gaueko jarduera zaratatsuak ez du etenik. Alde batetik, plazak eta kaleak terraza bihurtu dira, muturreraino. Bestetik, tabernetan eta diskoteketan zarata ez hedatzeko ezartzen diren neurriak alferrikakoak dira. Izan ere, nahiz eta lokalak akustikoki isolatuta egon zein ate bikoitzak izan, horiek irekita egoten dira goizaldean ere. Orduan, taberna barruko musika altua eta bezeroen kaleko algara batu egiten dira. Koktel akustiko horren ondorioa, epe ertainera, auzotarren atseden eza eta gaixotzea dira.
Eta aurrekoak gutxi izango ez balira bezala, kontzertu eta jai egunetako dezibelio apokalipsia dator. Arautu eta kontrolatu gabeko zarata demasa. Merkatu plazako ume eta nerabeentzako musika saioetan ere, soinu-maila tinpanoak lehertzeko modukoa izaten da. Pasealekua plazan, soinu kutxa efektua sortzen duena, musika kontzertuetako dezibelioak eta ordutegiak auzotarren tormentu saioak dira. Arau eza eta ohitura desegokiak herritar guztiengana bideratzen dira mugarik barik. Gernikako San Roke jaietan herriguneko auzokideak herritik alde egitera behartzen dituzte. Herriko jaietan deserriratzea da irtenbide.
OME Osasunaren Mundu Erakundeak aspaldi ohartarazi zuen zarataren ondorio larriez. Harrezkero, Madrileko Instituto de Salud Carlos III.k baieztatu zuen ikerketa sakonean. Hots, kutsadura akustikoak osasun arazo larriak probokatzen ditu, besteak beste, antsietate koadroak eta bihotzeko arazo larriak; baita heriotza ere. Zarataren arazoa oso larria da. Horregatik, administrazioek eta aktore inplikatu guztiek ingurumen eta gizarte gai honi premiaz eta adorez heldu behar diote.

Xabier Arana Eiguren, Biologia zientzietan lizentziatua
Comentarios