URKITZEPEKO BIDEZORRA ORAINDIK ZARRATUTA JARRAITZEN DU


 Las cercas y vallados ilegales de Urkitzepe siguen en su sitio
BUSTURIKO UDALARI

2015ko ABUZTUAK 8
Busturiako Udalean Herri Bideen ardura duen Jaun/Andreari.

JULEN KALTZADA UGALDE,Busturiako semea eta Busturian erroldatuak
adeitasun osoz ADIERAZTEN DIZU:

Duela egun batzuk pentsatu nuen Urkitzepera joatea, sarri joaten naizen moduan. Eta ezusteko handiekin egin nuen topo.

Itsas-luganetik joan nintzen, neure bizitza osoan joan izan naizen moduan eta lugana amaitu baino ez, ikusi nuen lehengo bidezidorra zarratuta zegoela eta lehen zegoen hesia kendu eta metro bi inguru itsasorago beste hesi berri bat ipinita zegoela.

Bidezidorra-edo den zerbait hesiaren ondo-ondoan zegoen eta uretara ez erortzeko hesiari ebatuta joan behar izan nuen aurrera. Leku batzuetan gainera benetako arriskuarekin. Hala ere joan nintzen aurrera eta Urkitzepera heldu baino zerbait lehenxeago, zuhaitz handi bat dagoen tokian, burdinazko hesi batekin zeharo zarratuta aurkitu nuen bidea. Ezin izan nuen aurrera egin.

Ez dakit nork egin duen; baina dakidana da Busturiako bideen eta bidezidorren ardura duena Busturiako Udala dela. Beraz, uste dut lan hori edo Udalak berak egin duela edo Udalaren baimenarekin egin dela.

Nik inon ez nuen aurkitu informazio-taularik eta neure egitekoa bete gabe itzuli beharra izan nuen etxera.

Gainera, uste dut, behar bada, hesia itsasoari dagokion lurretan eginda dagoela. Eta horrela bada, itsasoari kendu zaiola berari dagokion zati bat.

Beraz, ESKATZEN DIZUT

  • Bidezidorra lehen egon den moduan gutxienez uzteko. Gainera, gustatuko litzaidake bidezidorra patxadazkoa izatea eta, beraz, konporta dagoen arloa konpontzea, urak gainetik pasatuta, lugana jan duelako.

Nire eskari hau onartuko duzulakoan, eskertzen dizut

Julen Kaltzada

Etxebarriatze Baserria 37
48350 Busturia Bizkaia EH
946870030
julenkalzada@gmail.com

Comentarios