HIZPIDEAK
berria / 2018ko urriak 12
Pinudiak salbatzea. Edo hilzorian egon daitekeen intsinis pinuen
monolaborantza ahalik eta gehien iraunarazteko plana aurkeztu dute Eusko
Jaurlaritzak eta hiru diputazioek. Kobre dioxidoz osatutako pestizidez
tratatuko dituzte xingola marroiaren gaitzak jotako pinuak, eta onddoei erresistenteak zaizkien koniferoak bilatzeko ahalegina egingo dute.
«Basogintza gure mendietatik desagertzea saihestu nahi dugu», azaldu du Gipuzkoako diputatu Ainhoa Aizpuruk, planaren helburuaz ari zela. Kontua ez da, baina, basogintza desagertzen uztea. Kontua da zer-nolako basogintza lehenesten den eta zertan erabiltzen diren erakundeen baliabideak. Eta Jaurlaritzak eta hiru diputazioek aurkeztutako planak helburu nagusi bat du: egurraren ustiaketa produktibista eta espezieen monokultiboa salbatzea.
Baina badira beste eredu batzuk ere. Egur ustiaketa ez da bateraezina naturatik gertuko basogintza lantzearekin. Ekoizpenera bideratutako konifero sailek gehiegizko pisua dute Bizkaian eta Gipuzkoan. Eta bertako espezieetan oinarritutako jatorrizko basoak hutsaren hurrengoa dira ia. Pinudien gaitzak panorama hori irauli eta orekatzeko aukera ezin hobea jarri du mahai gainean. Eta aukera galdu daiteke, berriro, erakundeek ez baitute ikusi ere egiten bertako espeziez osatutako basoek aukera bat merezi dutela. Aukera bat behintzat.

Comentarios