Gernikara



Zirrikituetatik begira (DEIA)

Gernikara

Josu Torre - Jueves, 15 de Marzo de 2018 -
BARNERATUA dut aspalditik Guernica Gernikara! kontsigna eta azken albisteekin aldatu edota berrindartuko dudanaren zalantza etorri zait. Izan ere, Bilboko Guggenheim-en zuzendari den Bidarte jaunak Bizkaiko foru hiria -edo euskaldunen hiri santua, bestetik- begiz jo du New York-tik datorren frankiziaren museo berri bat egiteko. Bidartek, duen karguaz gain, eledun lanak egingo zituen, Bizkaiko Aldundia bezala NYCko Salomon jabeak eta Gernika bertako agintarien oneritziaz kontatuz. Ez da berria projektu hori Busturialdean azaltzen dena. Busturia edo Sukarrieta inguruan kokatzen zen duela urte batzuk, eta oraingoan, Bidarte esan bezala, oradin jardunean diren Muruetako ontzigintzaren gunea, edota Dalia, aspaldian itxia den mahai tresna fabrika edo egungo futbol zelaia litzatekez eraikin erraldoi bezain izendatua kokatzeko aukerak. Bejondeiala tartean nahasten diren guztiei! Bilbo Ibarreko munstroak urteoro milioi bat ikusletik gora dituen heinean Gernikara ere bateren batzuk hurbilduko direlako eta Bizkaiko hiriburuan izan duen inpaktuaren laurdena lortuko balu, ez litzateke gauza makala izango. Picassoren lan erraldoia beraipatuz, ez legoke dagokion tokira ekartzako aitzakia hoberik.

Jakiteke oraindik Frank Gehry edo antzekoren batek, altzairuzko habe bihurriak beiraz edo titanioz babeztuko dituen forma ikusgarriak emanez edo Jeff Koons-ek sarrera aurrean lorezko Puppy txakurra edo lorezko katu bat jarriko duen, baina denak ala denek, azken 30 urteetan, Gernikako Udalak bezala Diputazioak eta Jaurlaritza berak eman duten auzo lotsa disimulatzeko balioko balu, gaitz erdi. Benetan lotsagarria delako, Gernikako Ibarrean eta inguruako industriaren gainbehera edo krisia izan zenetik harrezkero, izan duten jarrera.

Udalean izan diren hiru edo lau, kolore berdintsuko, taldeek ez dute proposatu ere egin, industri hura berreskuratu edo berritzeko tajuzko projekturik eta museo batek ez du enplegu huts hori beteko. Ongi etorria Guggenheim-i baina nik nerauk, aspaldikoa, Guernica Gernikara!

Comentarios