Arguinzoniz Urkiza, Anastasio

Muestra de Regionalismo Neovasco realizado en 1923 por Anastasio Arguinzoniz


Bizkaiako arkitektoa, Busturian jaio zen 1891ean. Bilbon hil zen 1976an.

Bartzelonako Arkitektura Eskolan ikasi zuen eta 1917an erdietsi zuen titulua Familia Sakratuan Gaudi-ren tailerrean lan egiten zuen bitartean, Domenech i Montaner eta Puig i Cadafalch-rekin batera. Herrikidea zuen Ucelay-ren marrazki eta matematika irakaslea izatera ailegatu zen. Deustun udal arkitektoa bilakatu zen, 20. hamarkadan. Gero postu bera bete zuen Bilbon, bideragarritasun sailean, hiriburuak elizate hura bereganatu zuenean alegia.

Hogeita hamarreko hamarkadan, inguruan bizi zuten eklektizismoa eta historizismoa gaindituz, joera arrazionalistarekin bat egin zuen, aparteko kalitatea erakutsiz. Azpimarratzekoa da Indautxu Plazan egin zuen etxebizitzetarako eraikina. Gerra Zibila hasi zenean, Bilboko Suhiltzaileen Unitatearen zuzendaria izan zen eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritu zen, Ucelay-rekin batera, 1937ko Pariseko Nazioarteko Erakusketan Euskal Herriko pabiloia gauzatzeko. Gerra osteko giroan Bilboko udalean lanari ekin zion berriro aurreko hamarkadan burutu zuen ekimenari helduz. Dena den, 1942an Arkitekturako Zuzendaritza Nagusiak gaitasunik gabe utzi zituen arkitektoetako bat izan zen. Horren ondorioz, udaletik bota egin zuten.

Bihotz Sekretua
Jesusen Bihotz Sakratua Baselisa (Laidan) Anastasio de Arginzoniz arkitektoak eraiki zuen 1924an, Fernando Sainz Intxaustegiren pentsura, haren lurretan egin zen eta. Arkitektoak, bertako abade arduradunarentzako dirua batzea ere lortu zuen, inolako irizpideri jaramon egin barik aukeratu zuen arduradun nor izan. 1.928aren apirilaren lehenengo eguna bete zuela zabaldu ziren ateak lehenengoz.

Comentarios