| 
  ||||||
    
  | 
  ||||||
 Zorionez, badira oraindik erresistentzia harresiak eraikitzen 
jarraitzeko prest daudenak; mundu hobeak eta gizon-emakume askeek 
ibiliko dituzten zumardiekin amets egiten dutenak. Duintasun ereduak ere
 baditugu, iragan urriaren 1ean Kataluniako herriak emandakoa kasu, 
itxaropena piztu zuena. Eta guzti horregatik, gogoratu nahi dugu orain 
dela urte batzuk egin genuen kanpainaren lema, bi superpotentzia direla 
gogorarazita: sistema da bat eta, bestea, zu zeu zara. 
Axolagabetasunaren aurrean, beraz, aktibatu. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Urte luzeetako militantzia ibilbidea izan du Begoña Vesgak (Quintanilla
 de San Garcia, Espainia, 1951). Frankismo amaierako urteetan PCE(i)-ko 
kide egin zen, eta lehen hauteskunde demokratikoetan PCEko zinegotzi 
izan zen Ermuan (Bizkaia); gero, baita Ezker Batuaren izenean ere. 
Bertako mugimendu sozial eta herritarrak gertutik ezagutu ditu, eta 
zerbitzu publikorik apenas zegoen herrian horiek lortzeko borrokan aritu
 zen. Alternatiba alderdiaren sortzaileetako bat ere izan zen. Mahai 
feministako kide da, eta, EH Bilduren sorreran, Eibarko (Gipuzkoa) 
zinegotzi izan zen. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Iñigo Goikoetxea "Jaizkibel konpainia" komikiaren egile eta 
marrazkilariak gure Gasteizko egoitzan eginiko hitzaldia bere lanaren 
eta Hondarribiko alardearen historiaren berri emateko. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Espainiako PPren Gobernuak pentsioen kalkuluari buruz iragarri berri dituen balizko neurrien inguruko gogoeta. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Osoigo atarian Archidonako CIE zentroan gertatutakoari buruzko galdera 
plazaratu diote gure kide eta EH Bilduko diputatu Oskar Matuteri. Esan 
duenez, Archidonan gertatutakoak Espainiako estatuaren jarrera xenofoboa
 eta antidemoraktikoa islatzen du. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Gure Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana 
Urrearen parte-hartzea ETB2ko 'En Jake' saioan pasa den 18/1/11an. 
Urreak Kataluniako hauteskundeen ondorengoa eta bestelako gaurkotasun 
gaiak izan ditu hizpide. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkide Josu Estarronaren 
hitzartzeak VTV Gasteiz Television-en eztabaida politikoan, non beste 
alderdietako ordezkariekin batera askotariko gaurkotasun gaiak izan 
dituzte hizpide. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 18/1/8ko laburpena 
ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok, 
besteak beste, PNVren balizko ustelkeria auzirik handiena izan zuen 
hizpide. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
     
  | 



Comentarios