Hiru egun eta lau ekintza Kepa Arronategi presoari elkartasuna adierazteko

Resultado de imagen de kepa arronategi

20 urte dira Kepa Arronategi gernikarra Bilbon preso hartu zutenetik. Ia urte guztiak Andaluzian eman ditu, Euskal Herritik 1.000 bat kilometrotara dagoen espetxean. Hala, Gernika-Lumotik Almeriara bidean, elkartasuna adierazi nahi diote, lagunartean antolatutako ekimenaren bitartez.

20 urte zu barik, 20 urte zugaz! lelopean, hiru egunetako egitaraua antolatu dute, preso hartu zutela 20 urte igaro direla gogorarazteko. Bihar emango diote hasiera egitarauari, eta musikagaz egingo dute. Astran bilduta, Igor Arzuaga, Gatibu, Ken Zazpi eta DJ Elepuntoren musikagaz gozatzeko aukera emango dute, 20:30ean hasita.

Hurrengo egunean ere leku berean batzeko deia egingo dute. Orduan, baina, bertso-bazkaria egingo dute Uxue Alberdi eta Unai Muñoaren konpainian. Arratsaldea mahai inguruan igarotzeko gonbitea egin dute, euskal preso ohiekin batera.

Azken egunean, aldiz, kalera atera eta manifestazioa egingo dute. Mobilizazio hori, baina, «berezia» izango dela aurreratu dute. Batukada ere bertan izango da.

«Gauzak ez dira aldatzen, eta egoerak bardin jarraitzen du», salatu dute presoaren ingurukoek. Hala, hiru egun horiek, presoen egoera salatzeko erabiliko dituzte, baina, era berean, senide, lagun zein herritar duten Arronategiri elkartasuna adierazteko ere baliatuko dituzte.


EGITARAUA
Bihar, urriak 11
20:30. Testua te.
Urriak 12, eguena
14:30. Bertso-bazkaria Uxue Alberdi eta Unai Muñoagaz, Astran. Ostean, elkartasun argazkia.
17:30. Euskal preso politiko ohiekin mahai ingurua, Astran.
Urriak 13, barikua
20:30. Mobilizazioa, Merkurion.

Comentarios