|
||||||
|
||||||
![]()
Atzo, urriaren 26an, albiste lazgarria jaso genuen, Hector Prieto
Rosado Alternatibako kide eta Euskal Herria Bildu zinegotziaren
heriotzarena. Galera mingarria, Euskal Herria justu eta solidarioago
baten aldeko borrokan izan dugun militante borrokalarienaren umezurtz
utzi gaituelako. Gaztea bazen ere, beste inork ez bezala jakin izan du
bizitzaren minutu bakoitzari zukua ateratzen, mundua hobea eraikitzea
iparrorratz zuela.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Bi urteko borrokaren ostean, azkenean, irabazi duzue. Nork dio grebak
ez duela ezertarako balio? Emakume hauek, oztopoen gainetik eta
instituzioen boikotaren gainetik, elkarrekin eta antolakuntzaren bidez,
lan hitzarmen duina lortu dute. Zorionak guztiei, egin daitekeela
frogatu duzuelako, baina batez ere kapitala eta bizitzaren arteko
gatazka mahai gainean jarri duzuelako.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Iruzur zantzu handiak egon arren EAJk eta PSOEk prozesu errepikatzearen
kontra bozkatu dute. Bilbao Bizkaia Museoak erakundeko komunikazio
arloko pertsonal teknikoa kontratatzeko prozesuari buruz informa
jasotzeko asmoz, EHBildu udal taldeak eskatuta, urriaren 5ean egindako
agerraldian, hainbat gabezia azaleratu ziren, bai Bilbao Bizkaia Museoak
erakundeko Administrazio Kontseiluak onartutako oinarriei dagokionez,
zein Campo Ochandiano enpresak burututako aukeraketa prozesuari
dagokionez ere.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Espainiako Estatuarekin hautsi eta Errepublika soziala aldarrikatu,
desobedientzia eta erresistentzia zibilaren bidetik aurrera eginez,
azken hilabeteetan erroturiko erakunde, mugimendu sozial eta politikoak
zutabe izanik. Errepublika soziala, eta ez liberala, Kataluniako herria
behartsuen interesekin lotuz, herriz herri eta auzoz auzo antolatuz,
errepresio polizialari eta politikoari aurre eginez.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Gure Alternatibako kide eta EHBilduren legebiltzarkide ohi Diana
Urrearen partehartzea ETB2ko 'En Jake' saioan pasa den 17/10/23an.
Urreak urriaren 1eko erreferendumaren eta 155. artikuluaren
aplikazioaren osteko kataluniaren egoeraren inguruko iritzia ematen du,
besteak beste.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Dastis eta Zoilo ministroen gaitzespena ekarri da eta ez da berria
izango esatea alde egingo dugula, arrazoiak soberan ditugulako, gaur
ekarritako arrazoiengatik edota beste askorengatik. Zoilori bere espetxe
politika leporatu ahal diogu, mozal legea edo etorkinen kontrako
hesiak... eta Dastis jaunari, BBCn eskainitako elkarrizketa
lazgarriarengatik edota enbaxadak bere opor pribatuetarako, Ekuadorrekoa
kasu, erabili izanagatik.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartuaren
parte-hartze nagusiak Radio Vitoria irratiko Araba Gaur tertulia
politikoan pasa den urriak 20ko saioan. Bereciartuak Kataluniako
gaurkotasuna izan zuen hizpide.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/10/18ko laburpena
ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok
besteak beste, Kataluniako erreferendumaren harira Espainiako
gobernuaren eskutik pairatutako erasoak, Kataluniako egoera eta DUia
izan du hizpide.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios