Aurten ere, egokitzat jo dituzte Bizkaiko hondartzak bertako erabiltzaileek

Resultado de imagen de playa pedernales


Beste urte batez, egokitzat jo dituzte Bizkaiko hondartzak bertako erabiltzaileek; izan ere, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak egindako inkestan parte hartu duten herritarrek 7,85eko kalifikazioa eman diete bertoko hondartzei. Gorlizek jaso du nota onena (9,18), Plentziak bigarren onena (8,87) eta Mendexako Karrraspiok hirugarrena (8,59).

Atal ezberdinen artean, segurtasuna azpimarratu dute, 8,68ko nota emanez. Hala, inkestan parte hartutakoen arabera, Gorliz (9,18), Arrigunaga (9,01) eta Bermeoko Aritzatxu (8,93) dira hondartzarik seguruenak. Eta segurtasun horren barruan, sorosleen zerbitzua, bainurako segurtasuna eta hondartzainen eraginkortasuna nabarmendu dituzte.

Bizkaiko hondartzak seguruak ez ezik, garbiak ere badirela uste dute erabiltzaileek; hain zuzen, Aritzatxu, Laga eta Karraspio hondartzak dira garbienak horien ustez.

Gainera, hondartzetako zerbitzu eta ekipamenduak ere ontzat jo dituzte. Batez bestez, 7,31 puntuko kalifikazioa lortu du atal horrek, baina badira nota hori gainditu duten zenbait hondartza: Aritzatxu (8,99), Isuntza (8,25) eta Gorliz (8), kasuan kasu.
Bestalde, eraginkortzat jo dituzte umeentzako eskumuturrekoen zerbitzua zein surflariaki eta bainulariak bereizteko banderen sistema.

Bizkaiko hondartzek 2.443.533 lagun hartu dituzte ekainaren 1ean hasi eta irailaren 30ean bukatu den denboraldian, eta horien artean, 6.959 pertsona artatu behar izan dituzte Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuko beharginek.

 

Comentarios