Doniene

https://images.duckduckgo.com/iu/?u=http%3A%2F%2Fwww.nosotras.com%2Fwp-content%2Fuploads%2F2015%2F06%2Frituales_san_juan.png&f=1

Mundakako jaien egitarauan, "Portuko Ormaetxearen" izenean, Enrrike Jordak Gran enciclopedia Vascan, San Juan de la porta letaña Mundakar herri kantaren interpretazioa dakar, jai giroko exoterismoz apaindua.

Nik, Mundakarekin lotura duelakoan R.M. Azkuek bere kantutegian diona dakart.

San Juan bagilean denbora ederrean,
Hamalau atso tronpeta joten motraiu baten gainean.
Udan udan udan, San Juanetan dantzan egingo dugu ifar-airetan.
Lirio lora ederra jaio da bagilean
lora ederrez beterik dago Pazkoa-maiatzean.
Udan udan udan, San Juanetan dantzan egingo dugu ifar-airetan.
Maiatzean lirio ederra baina orain bagilean
hirukoitza ederrago da Pazkoa maiatzean.
Udan udan udan, San Juanetan dantzan egingo dugu ifar-airetan.
Gure ortuan Ginda-lorea San Juanetako heldua,
San Juanak baino lehenago gure usoak batua.
Udan udan udan, San Juanetan dantzan egingo dugu ifar-airetan.


Kopla eder hauek, otxandiotar bi emakumek kantatutakoak dira tokian tokiko ahoskeraz, batak Uran, zioen lekuan besteak Udan zioen baina ez urra. Doinua Mundakan erabiltzen dena da.

Azkuek dio uran interpretatzen jakin ez dutenen asmakizuna dela Urra. Nik ordea zera gehituko nioke: nekazal kulturari lotutako erritoa ingurune urbanora egokitzerakoan, hau da: kontsumo gizartearen interpretazioa ere badela dela.

Udaburuko erritua animista da sortzez gure garai bateko fedea, gerora kristautua. Eta sinkretismo horretan iraun du, kontsumo gizarteak berregokitu duen arte. Udaburuko erritu honek ugalketaren garrantzia goresten du. Ura haizea eta eguzkia gurtzen ditu, suak eguzkiaren ordezkariak lurrean, "El hijo de Dios en la tierra" Doniene goizaldeko ura osasungarria da, landareek orduan daukate indarrik gehien lizarra delarik bedeinkatuena, errautsak solo larretan aireratzen dira lurraren mesedetan, kokoak, zapoak sugeak erre eta gariak gordetzen dira.

Ez jai hutsa helburutzat duen exoterismo kontsumistak, ez sorginak erretzen dituen inkisiziozko erritoak dator bat bizitza darion ugalketaren erritoarekin,
Udaburuko Doniene bezpera gauari, bizitza dario, indarra da, ingurugiroaren osasunari lotua dago, ama lurrari alegia, asfaltoan bizi direnak ahaztu dutena, bestela irakurri koplak bere osotasunean.

Nere ustez, udaburuko ospakizunari topikoak kendu eta zentzua itzuli behar zaio, Mundakan esaterako, sorgina erre beharrean, zer dela eta ez da zaku beltz erraldoi bat ateratzen kalejiran?

Horrela herritarrok bertara papertxoatan idatzita botako genituzke sutan aurton erreko genukeen guztiak.

Doro Zobaran

Comentarios