EKAINAK 13


EKAINAK 13

Abinagako (Abiña)
San Antonio eguna (auzo jaia)


Abiña, Sukarrieta eta Busturiaren arteko, istilu, iskanbila, liskar, gatazka, sesio, errieta, matraka, droga, mokokaldien arrazoia da. Bizkaiko aldundiaren oparia.

Jai hau; Jose Mari Atxikallenede busturiarrak edo erregoitiarra; ez dakit, (kontra-esanen bai daude Wikipedia eta Miguel Caballero) Abiñagako Maria Antonia Atxikallenderekin ezkondu ondoren, emaztearenak ziren lurretan santuari eskainitako ermita eraiki zutenean.

Elez jasotako berriak dio, Abiñagako baserriak balkoian, San Antonioren iruditxoa zeukala eta Bermeo zein inguruko arrantzale bat edo beste ia egunero joaten zela santuari mesede eske, batzuetan ia ezinezko egiten zelarik etxeko intimitatea zaintzea ere. Beraz, Abiña eta inguruko auzokideek Urkizuri, Urkitze-dotrre. Urkitze, Santañe, Motrollu, Artadi (Itsabegi) zera erabaki zuten auzolanean, Santuaren irudi handiago bat erosi eta Abiñako lurretan, San Antonioren izeneko elizatxoa eraikitzea.

Aurretik ez dakigu, baina ordutik hona behintzat Abinako San Antonioren eguna Urkiolakoarekin batera ospatu izan dugu, Sukarrieta eta Busturiak batera, sortu ere ere ala egin genuelako.

Jai hori, geografikoki inguru horretara lotuta dauden auzokideen artean antolatu izan da nik memoria dudanetik behintzat. Eta dudan memoria neure birramonarena izanik aspalditik alegia.

Dakigunez eta orografiak, naturak alegia, bat izatea gura izan duen ingurua, gizakiok asmatutako erakundeek administrazioz bi izatea erabaki genuen. Zuhaitzek ordea basoa bat dela diote. Haginaga (Abiña), Urkizuri, Urkitze, Haginaga-buru (Abiñaburu) eta harantzago Artadi, inguru hori toponimoz behintzat zuhaitzena da. Eta herritarron zentzu ona, interes administratibo eta bekaiztien mendekuen gainetik dagoela ulertzen dugulako, bazterketa gainditu eta baso bat izatera deitzen dugu.

Neure oroimenean dago baiat ere, jai horretara, Pedernalesko zein Busturiako herritarrok batu izan garela, bateko zein besteko antzeko kopuruetan. Eta nire aburuz, jaia auzokoen elkar bizitzaren osasunaren adierazle izanik, inguru hori sano bizi izan dela administrazioetan aginpidea duten batzuk lukurreriaren arra ekarri duten arte.

Ondoriz, hiru administrazioen interesen afera dela eta, Sukarrietako aurrekontua jabetu da jaiaz eta, baten batek lortu du 2017ko San Antonioetan, Busturiako lurretan jaiari dagozkion ekitaldirik ez egitea, Beraz Abiñaburu, Urkitze, Urkitze dorre, Motroilu, Itxurriondo, Santarena, Landaberde, Itsasbegi, Erramona, Urrutia eta abar, jaiaren soinuak arrotz entzun behartuko dituzte busturiarrak direlako.

Baina Abiñako San Antonio eguna beti elkarrekin geurea sentituz ospatu izan dugunok ez gaude prest, batzuen umekeria egozentrikoa dela medio ohiturari uko egiteko. Beraz, betiko ohiturari jarraituz, bi herriak elkartuko gaituen kultura ekitaldia antolatu dugu. D' Capricho Kubatar bikotearen kontzertua.

D' Capricho
Emanaldia Ekainaren 13an Abinagako San Antonio egunean Abiña-burun izango da, iluntzeko 8 etan Busturiako lurretan halabeharrez.

D' Capricho, Danieuris eta Daniellis Moya Ávila Kubatar bi ahizpek osatzen dute. Lau urte daramatzate udaro Euskal Herrian zehar kontzertuak egiten, Kubatar doinuak eta Euskal kantak uztartzen dituzte, eta bietariko batek behintzat guk bezain ondo egiten du Euskararaz.



Zatoz Abiñara betiko legez

Busturi zein Sukarrieta.

Ermita ere elkarrekin eraikia denez

San Antonio eguna batasun eguna da sortzez.

Comentarios