Faxismoak hildakoak omendu dituzte busturiarrek

IMG-20170128-WA0019
Argazkia: Aritz Agirre

Atzo iluntzean egin zuten omenaldi ekitaldia. 1937-2017. Laurogei urte faxismoaren aurka borrokan lelopean, hainbat herritar bildu ziren Altamiran.




Aurten 80 urte beteko dira tropa faxistak Busturian sartu zirenetik, eta, Laia herri mugimenduko kideek azaldu dutenez, «horrek, gaur egunera arte iraun duen sufrimendua eragin dio herriari». Izan ere, hainbat busturiar fusilatu egin zituztela gogoratu du herri mugimenduak, beste batzuk borrokan hil dira, desagertu egin dira, espetxeratu egin dituzte edo eta torturatu egin dituzte.

Holokaustoaren biktimak Gogoratzeko Nazioarteko Eguna zen atzokoa, eta herriko hiru seme izan zituzten gogoan: Anjel Lekuona, Roman Orbe eta Pedro Arronategi, hain zuzen ere.

Anjel Lekuona. (Altamira, 1913 – Flossenburg, 1945). Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu ostean, Frantziara ihes egin eta Gurs-eko errefuxiatu gunean eduki zuten konfinatuta. Naziek atxilo hartu eta,
Flossenburgen fusilatu zuten, aliatuak hara sartu baino egun batzuk lehenago.

Roman Orbe. (San Kristobal, 1914 – ?). Orbek ere Espainiako faxismoaren kontra borrokan aritu zen, zapadoreen batalioi batean. Frantziara alde egin behar izan zuen , eta Gurs-eko kontzentrazio eremuan eduki zuten konfinatuta. han desagertu zen.

Pedro Arronategi. (Altamira, 1910 – Frantzia, 1945). Telesforo Monzonek sortutako Ertzaintzako kidea izan zen, lehenengo promoziokoa. Frantziara alde egin, eta Gestapok atxilotu zuen. Tuberkulosiarekin gaixotutakoentzako ospitalean utzi zuten preso, eta kutsatuta hil zen. Oraindik, Frantziako herri bateab dago lurperatuta.

La imagen puede contener: una o varias personas y personas de pie

Comentarios