e-posta hau oker ikusten duzu? Nahiago badezu online ikus dezakezu.
Castellano |
|
||||||
![]()
Hurrengo azaroaren 22an, asteartea, 18:30etatik aurrera Alternatibak
hitzaldi irekia antolatu du bere Bilboko egoitzan (Casilla plaza 6,
behealdea) zaintza lanaren, ikusezintasun egoera iraunkorrean eta
feminizatua dagoen sektorea, egoera larria aztertzeko. Bizkaiko
nagusientzako erresidentzia eta eguneko zentroetako langileen greba da
gaia berriro ere mahai gainean jarri duena.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Oso argi diogu ez gaudela hazkuntza arloko itun nazional (estatal)
baten alde. Ez dugu LOMCE, LOE, LOGSE edo parekorik nahi, izan ere,
guzti horiek dakartena zentralizazioa, uniformizazioa eta errealitate
anitzen ukapena baino ez da. Guzti hori dago, tamalez guretzao,
Espainiako estatuan.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Gure kide Alba Fatuartek parte hartu izan du gaur goizean Bilbo Hiria irratian
eginiko eztabaida politikoan, espazio publikoaren erabilera eta Hiri
Antolaketarako plan orokorrak dakarren parte hartzea hizpide. Hona hemen entzungai.
EH Bilduren iritziz 2010 onartutako espazio publikoaren ordenantza
bertan behera utzi beharko litzateke. Udalberriren iritziz ordenantzak
eskubideak urratzen ditu esaterako kalean biltzea mugatzen du.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
1994. Mexiko ustez otzandu eta baretu batean, Salinas de Gortadi
presidente neoliberalak sinatu berria du TLCAN- NAFTA ituna. Amaitutzat
ematen da Pancho Villa eta Emiliano Zapataren iraultzaren hondarrean
Lázaro Cárdenasek baliabide energetiko eta indar produktibo nagusiak
nazionalizatuta eraikitako ongizateko estatu paternalista eta
abertzalea. Kapital transnazionalei (eta bertako oligarkiei) parez pare
irekitzen zaizkio ateak ondare nazionalak pribatizatzeko eta ustiatzeko.
Supituki, Emiliano Zapata ikur Lacandona oihanetik beren buruak
mozorrotuta daramaten indigenek osaturiko armada batek (EZLN) San
Cristóbal de las Casas bere egiten du, Lurra eta askatasuna! aldarri.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
“Zaurgarritasun oso larrian dauden nerabeak dira eta lehen mailako
inbertsio publiko eta soziala behar dute. Arazo honen irtenbidea ez da
inoiz helduko isolamendua handituz”, azpimarratu du Alternatibako kide
eta EH Bilduko batzarkide Luis Salgadok. Gaia erantzukizunez jorratzeko
konpromisoa hartu du koalizioak eta sentsazionalismoa saihesteko deia
egin die eragile guztiei.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Nazio Batzarra egin berri du Alternatibak. Abagune politikoaz eta
aurrera begirako ildoez eztabaidatzeaz gain, Nazio Koordinakundea
osatuko duten bederatzi kideak ere hautatu zituzten Bilbon egindako
batzarrean. Batzorde eragile hori osatuko duten erdiak baino gehiago
berriak dira ardura horretan. Hori da, esaterako, Maria del Rio (Bilbo,
1982) eta Josu Estarronaren kasua (Gasteiz, 1981). Del Rio zuzendaria
izan zen Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politiketako sailean, eta
Estarrona Eusko Legebiltzarreko kidea da.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios