Busturiko  Udala,   Lurreko  eta  Nekazari  Ekologikoen  
elkartearen  eskutik,  XVI.  azoka  ekologikoa  egun  dute  gaur  
Busturian.  Hainbat  produktu  ipini  dituzte  salgai  udaletxe  aurreko
  plazan  jarri  dituzten  postuetan.  Iaz  baino  jende  gutxiago  
ibili  da,  baina  azokara  joan  direnak  erosketak  egitera  joan  
direla  esan  dute  saltzaileek.Barazkiak, frutak, gazta, etxean egindako kontserbak eta makinaria ere jarri dituzte salgai, besteak beste. Bertsolarien doinuek ere girotu dute azoka. Hain zuzen, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso aritu dira bertsotan.
[Argazkiak: Natalia Salazar Orbe]












Comentarios