| Castellano | 
    
  | 
  ||||||
 Alternatibatik Brahim Ghali Fronte Polisarioko buru eta RASDeko 
presidente izendatu izanari ongietorria eman nahi diogu, joan den 
uztailaren 8an eta 9an saharar herriaren kanpalekuetan antolatutako 
ezohiko kongresuan, “Indarra, determinazioa eta borondatea 
independentzia eta burujabetza irabazteko” lemaduna, parte hartu ostean. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Aste honetan iragarri bezala, Hauteskunde Autonomikoetarako Bizkaiko 
zerrendaburua eta zerrendakideak izateko EH Bilduko oinarri sozialak 
proposamenak egiteko aukera du uztailaren 27arte. Egun horretan, 
Bizkaiko mahai politikoak, bai bere proposamena, eta baita, proposatuak 
izaten ari diren pertsonekin egin beharreko kontrastea gauzatu ondoren, 
herrietatik jasotako proposamenak helaraziko dizkio militantziari. 
Uztailaren 28 eta 29 bitartean, hau erabaki berria, EH Bilduren oinarri 
sozialak aukera izango du bozkatzeko dauden proposamenen artean. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Hondamendiaren sustraian, etenik gabe metatzearen 
dinamika hedakorrean, kontsumismoan eta merkantzien fetitxismoan 
oinarritzen den ekoizpen, birsorkuntza, banaketa eta kontsumo sistema 
dago, kapitalismo heteropatriarkala. Sistema horrek desberdintasunen 
hazkundea, injustizia soziala, pobrezia eta bazterketa dakar. Logika 
hedakor hori ez da naturaren eta gizakiaren babesarekin bateragarria. 
Mugarik gabeko hazkundea, bizitza humanoa sostengatzen duten oinarri 
materialekin guztiz kontrajarria da. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Gotzon Hermosilla Berria-ko
 kazetariak binakako elkarrizketa sakona egin die gure kide Joxe Iriarte
 'Bikila'ri eta Sortuko Karmelo Landari, ezkerraren egoeraren eta 
etorkizunaren inguruan: Lanari ekin diote Karmelo Landak eta Joxe Iriarte Bikila-k,
 elkarrizketa egiteko hitzartutako lekura iritsi eta berehala —BERRIAk 
Andoainen duen egoitza—. Etxetik ekarritako txapak eta pinak elastiko 
beltz batean jartzen hasi dira: azken urteetan bi-biak kide izan diren 
alderdi, erakunde eta antolakundeetako ikurrak, alegia. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Krisialdi ekonomikoaren ondorioak herritarren zati handi batentzat 
kaltegarriak izan dira, baina datuek diotenez, emakumeek are ondorio 
larriagoak pairatu dituzte. Egun emakumeak gero eta txiroagoak dira eta 
euren bizi baldintzak gero eta gogorragoak dira: epe luzeko langabetuen 
artean emakumeak gizonezkoak baino gehiago dira; emakumeen bataz besteko
 pentsioa txikiagoa da gizonena baino; haur-eskola eskaintza 
murritzagatik eta mendekotasunean zein umeei edo familiei bideratutako 
gizarte zerbitzuetan egin diren murrizketen ondorioz, zaintza lanak 
emakumeen esku gelditzen dira. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Benetako Demokrazia praktikan jartzeko ezinbestekoak dira pertsona 
askeak, inoren xantaiaren menpe egongo ez direnak. Eta horrek kanpoan 
uzten du bere oinarrizko beharrizanak ere bermatzeko aukerarik ez duen 
proletargoa. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
     
  | 



Comentarios