Mundakako Laidatxu hondartzako hegal batean, hondeamakina
txiki bategaz lanean zegoen gizonezko bat zauritu da gaur
goizean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik adierazi dutenez,
“Ezponda batetik erori da lanean zegoenean”. Diotenez, “lehen
batean, zauriak zituen hanka batean”.
Zauritua helikopteroz eroan dute Gurutzetako ospitalera.
Uharridi horretan lanean hasi ziren momentutik, Zain Dezagun Urdaibai elkartekoek adierazi zuten lanok “ezkutukoak” zirela, eta behin eta berriro eskatu izan dute Mundakako Udalean, horiek gelditzeko. Laidatxu hondartzako hegoaldean egiten ari diren lan horiek, “babes berezia duen gune batean” egiten ari direla azaldu izan dute. Horiek azaldutakoaren arabera, “begi hutsez, lanok ez zuten beharrezko lizentziarik ez eta horiek egiteko beharrazkoak ziren baimenak ere”.
Goizeko irudia Laidatxun

Comentarios