Udal Legea ostiral honetan sartuko da indarrean











































POLITIKA

TOKI ERAKUNDEEN LEGEA

AGENTZIAK 
Egun berean, batzar orokorra izango du EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Euskadiko Tokiko Erakundeen Legea argitaratu du ostegun honetan. Udal Legeabezala ezagutzen dena EAEko udalerrien jardunbidea arautzen duen lehena da. Biharamunean, apirilaren 15ean, sartuko da indarrean, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak Gasteizen egin behar duen batzar orokorraren egun berean.
Eusko Legebiltzarrak apirilaren 7an onartu zuen EAJk eta EH Bilduk adostutako legea, gainerako taldeen kontrako botoekin. Lege horrek dakartzan berritasun nagusien artean honako hau dago: udalek hitza eta botoa izango dutela Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan, eurei eragiten dieten gaiak aztertzen direnean.
Horrez gain, Gizarte Larrialdietarako Laguntzeei buruzko hainbat alderdi arautzen ditu lege berriak. Laguntza horien aurrekontua Eusko Jaurlaritzari dagokio, baina udalek kudeatzen dute.
EUDELen batzarra
Eusko Jaurlaritzak ohar batean nabarmendu duenez, Udal legeak "Gernikako Estatutuarekin, Kontzertu Ekonomikoarekin eta Lurralde Historikoen Legearekin batera, Euskadiko barne-arkitektura instituzionala osotuko du".
EUDELek Gasteizko Europa Jauregian ostiralean egin behar duen batzarra hizpide, Jaurlaritzak jakinarazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak parte hartuko duela. Erkorekak legearen aurkezpen ofiziala egingo du ekitaldian.
Gasteizen izango dira, halaber, Erakunde Harremanetarako sailburuorde Peru Bazako, eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako zuzendari Elixabete Etxanobe.

LEGEAREN TEXTUA IKUSI ETA IRAKURRI HEMEN:

Comentarios