| 
  ||||||
    
  | 
  ||||||
 Matutek esan du Euskal Errepublika eraiki beharra dagoela, 
“usteldutako eredu” honekin amaitzeko. “Eredu hori Espainiako estatuaren
 gainean eraikita dago, Espainiako bandera daukan eskuturrekoa izan 
arren Panaman offshore kontuan dituztenak nagusi diren estatuaren 
gainean. Guztion diruarekin aberasten diren botere ekonomikoak alderdi 
politikoak kontrolatzen dituzten estatuan. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Askori, apirilak 14 esanda, Espainiako II Errepublikaren hasiera 
etorriko zaio burura. Ez da bainan, gure herriko historiaren apirilak 14
 bakarra. 1931-IV-14. Urte hartan eta ondorengoetan Espainiar Estatupeko
 herrietako langile eta nekazariek erakutsi zuten ahalmen 
eraldatzailearen oroimena agurtzen dut. Ez dut ordea II Errepublikaren 
"apologiarik" egingo. Ez noski, ez dut egingo II Errepublikaren gobernu 
legala izan zen “bienio negro” deritzanaren apologiarik egingo. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Diana Urreak bat 
egin du Euskadiko GGKEn Koordinakundearekin, eta “legegintzaldia 
erabateko porrota” izan dela esan dio. “Zure mandatupean historian eman 
diren murrizketa handienak egin dira garapen lankidetzarako alorrean”. 
“Gainera, gobernuak berak egindako plana ere bete gabe utzi duzue, eta 
gauza bera gertatu da ganbera honek onartutako mandatuekin. Goitik 
beherako iruzurra izan da”, leporatu dio Urreak Urkulluri. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Baina Europa, gainera, hipokresiaren adibiderik onena da. Mugekin 
amaitzeko ametsa da saltzen digutena, baina kanpoko mugak harresiez eta 
konzertinekin betetzen dituzte. Egunero jartzenda auzitan da Schengen 
espazioa deritzona. Izan ere, Europak inoiz ez zuen helburu 
humanitarorik izan, diruaren kolorea baizik. Dirua zirkulatzeko asmoz 
sinatu zuten aurreneko ituna. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 ELNko eta Kolonbiako Gobernuko ordezkaritzek egindako iragarpenaren 
ondoren, bi aldeetatik indarkeria erabiltzeari uzteko adostasuna heldu 
beharko litzatekeela uste dugu, soilik horrela lortuko delako pertsona 
gehiago ez hiltzea. Era berean, giza eskubideak babesten dituztenei zein
 gizarte zibileko kide esanguratsuei egindako erasoekin amaitu beharra 
dagoela uste dugu, aspaldian gero eta gehiago baitira. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alba  Fatuarte Alternatbako kide eta EH Bilduko zinegotziak, Jai 
Batzordean Aitziber Ibaibarriaga ordezkatzen duenak, gaur ezagutu den 
2013ko txupineraren izendapenaren inguruko “sententziaren izaera 
politikoa salatu du. Zorionez "ez dute haien helburua lortu, eta ez dute
 lortuko. Bilbotarren gehiengoarentzat Jone Artola izan zen 2013ko 
txupinera. Duintasunez eta normaltasunez egindako lana”. Fatuartek 
gogoratu du “biktimak umiliatzen duena Alderdi Popularrak egiten duen 
erabilera alderdikoia dela”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
     
  | 



 
Comentarios