Abiña "el enclave" Afera

Plano General del Canal Guernica a Mundaca (1.858)

Busturiar gisa, Abinako enklabea dela eta, paya de San Antonio delakoa; inork sortutako gatazka dela bide, gure ospean eragiten ari den kalteaz kezkaturik idazten dut, eta diot: Busturiarrok ez dugula sekula, ezta Sukarrietako lu mokil batez jabetzeko asmorik adierazi nire ez gure aurreko belaunaldiaren memorian. Afera, inork sortutakoa dela, Bizkaiko Foru Aldundiak, Barrendegiek desagertu behar zirela erabaki ondoren, Busturiarekiko konpromisoa betetzerakoan, bere hitza jan zuenean.

Jarreraren ondorioz, Busturiarrok, gainontzeko herrien aurrean, diskriminatzen gaituztela ulertu eta helegitera behartu gintuen sor zaigun errespetuaren eta interesen defentsan.

Paradoxa orde, berdintasunez jokatzeko eskatuz Aldundiari aurre egiteagatik, lurraz jabetu gura den inbasoretzat jo eta geure lurrak galtzera kondena gura gaituzte.

Kondena proposamena,"EIBEX" aholkulari enpresak egindako estudioan dator konponbidez mozorrotua. Guzti hau gertatzen da, epaileak birritan arrazoia Busturiarroi eman ondoren.

Nardagarriena ordea zera da: laurogeita hamar-garren hamarkadan Bizilanek egindako estudioa baztertu eta beste bat agindu dela, ad dok aurrekoa aipatu ere egin gabe eta epaileak barregarri utzita.

Baina, erakundea aipatzerakoan ardurak urtzen direnez, ez dugu ahaztu behar, barrendegiaren arazoa konpontzekotan aldundiak egindako proposamen lotsagarriari bozka eman beharko zaiola, beraz, bidegabekeria honek, Aldundiak proposatutako ildotik aurrera egiten badu, emaitzak esango, Busturiarrok, baztertu eta kriminalizatzearen alde nortzuk dauden.

Doro Zobaran

Comentarios