Andoni Elorrieta: «Berak egindakoa leporatzen dit orain Ojinagak»

Busturiko udaletxea
Busturiko udaletxea

Andoni Elorrieta «kaltetuta eta nekatuta» agertu da Ojinagagaz

Busturiko alkate ohi eta gaur egun EH BIlduko zinegotzia den Andoni Elorrietak nekatuta dagoela adierazi du Erroxeli Elorrietak bere garaian artikulu desnerdinetan egindako akusazioen kasuan.

Epaileak Elorrietaren aurka egindako salaketa artxibatu ondoren bere burua «galtzaile» bezala kontsideratzen du «salaketa irabazi izan banu ere».

Desgaste pertsonala

Artikuluan argitaratzen zenaren arabera, adiskideen artean mesedeak egiteko alkate eta zinegotzi karguaz baliatu izana leporatzen dio Erroxeli Ojinagak.

Andoni Elorrieta nekatuta agertu da egoeraren aurrean eta bere hitzetan, «niretzat desgaste pertsonal bat da guzti hau eta beste urte pare bat sufritzen pasatu beharko dut». Pairatzen ari zen egoeraren aurrean berak ez zuen salaketarik jarri nahi, baina alderdiaren lana ere dudatan jartzen zenez epaitegietara jo zuen; «Gauza hauetara ohitua nago» bere hitzetan eta «gainera Hitza egunkariak ahotsa ematen badio besteak esandakoari gehiago kaltetzen dit» adierazi du alkate ohiak.

Adierazpenen sorrera

Kasu honen muina Erroxeli Ojinaga ezker abertzalean zegoenean aurkitu behar da. Bere garaian Elorrieta eta Ojinaga alderdi kideak ziren, baina diru kontuekin izandako arazo batzuen ondoren, Ojinaga kanporatua izan zen.

«Berak egin zuena bere garaian, niri leporatzen dit orain» aipatu du Busturiko alkate ohiak. Gainera artikuluen esaten dituen datuak ezeztu nahi izan ditu.»Berak dio A3an egindako planoak nituela eta hori ezinezkoa da. Ez dago tamaina horretako planorik Busturiko udaletxean, denak A0n baitaude».

Ojinagak kanporatua izatearen errudun bezala kontsideratzen duela argudiatzen du Elorrietak, eta, horregaitik, idazten du bere aurka. EH Bilduk egindako salaketa larriak zirela eta hauek gaitzesteko mozioa agertu zuen «Busturiko Udalaren lanarekiko mesfidantza eta susmo txarrak zabaltzen saiatu zelako». Mozio hori osoko bilkuran onartu izan zen EAJren abstentzioarekin.

Comentarios