|
||||||
|
||||||
Badaude zerbitzu publikoak ez direnak jasangarriak izan behar,
Amorotorako Bizkaibusa ezin da errentagarria izan. Bizi ala hileko
ebakuntza bat ere ezin da jasangarria izan. Soilik jasangarria izatea
balitz irizpidea Gipuzkoako zahar-etxe pribatuek ez lukete euro publiko
bat jasoko eta akabo pertsona zainduaren duintasuna zein zaintzailearen
lan baldintzak.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Jaurlaritzak Legebiltzarrari igorri dion aurrekontu proiektua, “une
honetan dagoen bezala, onartezina da, beste behin ere herritarren
beharrak bigarren maila batean geratzen direlako”, ohartarazi du Oskar
Matute Alternatibako kide eta EHBilduko legebitlzarkideak, Unai
Urruzunorekin batera. “Lakuan ustezko susperraldi ekonomiko batez hitz
egiten dute behin eta berriz, baina horrek ez du inolako islarik
aurrekontuetan, murrizketak betikotzen direlako eta, finean,
Jaurlaritzak PPren eredu neoliberalari jarraitzen diolako, politika
sozialen kalterako”.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Udal honek jakin badaki hiri honetan puntu beltz berriak sortzen ari
direla, adibidez Isozaki dorretan, eta ez du ezer egin arazo honi aurre
egiteko. Eta zerbait egitekotan, gehienetan izaten da erasoak gertatu
ondoren; adibidez Iturribide eta Zabalbide arteko kasuan bezala. Puntu
hori identifikatuta zegoen aspalditik, emakumeen elkarteek eta mugimendu
feministatik ere puntu hori behin baino gehiagotan salatu zuten, baina
Udalarentzat ez zen lehentasun bat izan, han sexu eraso bat gertatu zen
arte.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Hona hemen Alternatibak antolatutako hitzaldiaren bideoa Bilboko Hika
Ateneo aretoan. Faktoria Lilako kide Irantzu Varela kazetaria izango
genuen gurekin, besteak beste, La Tuerka saio ezagunaren baitan El
Tornillo saio feministaren arduraduna. "Pan, Poder y Rosas" titulupean,
feminismoaren oinarrizko agenda politikoa jorratuko zuen. Mila esker
bertaratutakoei.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
Gaurkoan aitortu behar dut ez naizela feminista, New Yorkeko Upper East
Sideko goi mailako zuri bat Brooklineko beltza bat inoiz izango ez den
bezala, rap doinuak entzun, gangsta baten moduan jantzi edota arraza
berdintasunaren alde kalera atera arren. Izan eren, aldi berean, munduko
klase agintarien pribilegioduna izaten jarraituko du. Horren jakitun
izan behar da, gainerakoa itxurakeriak dira.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios