| 
  ||||||
    
  | 
  ||||||
 Ezkerrak ezin du zalantzarik izan bidegabekeriaren aurrean, ezin du 
beste aldera begiratu greba batean parte hartu izanagatik gazteak preso 
eraman nahi dituztenean; ez hemen ezta Madrilen ere. Horregatik, gauzak 
benetan aldatu nahi dituztenek elkartasun harresiak altxatzen dituzte, 
Gasteizen zein Vallekasen duintasun berarekin eraikitakoak. Lazgarria da
 azken hamarkadetan Euskal Herria estatuaren errepresioaren laborategi 
bilakatu izana, baina itxaropentsua da, aldi berean, hilabeteko eta 400 
kilometro eskaseko tartean herritarrek modu berean erantzun izana gazte 
bat babesteko. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Orain, gurekin  Facebook edo Twitterren bidez konektatzeaz gain, Google
 + orri berriaren bitartez egin dezakezu ere bai. Gmail posta 
elektronikoa badaukazu, Alternatibaren berriak, deialdiak, bideoak eta 
gure webgunean argitaratzen ditugun edukiak ikusi eta partekatu 
ditzakezu. Hemen sartu eta “Seguir” botoian klikatu besterik ez duzu egin behar. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Ekainaren 27an esango dugu: gaur gatoz giza-gatea egitea, gatibu duten 
Aitzol Herrira Orain gure esku dagoela aldarrikatzera, kaixo Aitzol 
kantatzera: haurrak eta gazteak, helduak eta aiton-amonak denok batera 
herri zoriontsuago eraikitzen. Musikarekin, dantzarekin eta muinean 
muinean gure gogoarekin. Esan didate 500 pertsona aski direla giza-katea
 egiteko. Esan didate gure herriak, Errenteria-Orereta bihotz beroagokoa
 dela, duen gogoak 1.000/2.000…herritar bilduko dituela. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Alternatibatik salatu egin nahi dugu Alfonso Fernandez Alfonen 
atxiloketa, bart Madrilen gertatutakoa. Era berean, gure elkartasuna 
adierazi nahi diogu justiziaren manipulazioa eta gero eta errepresioa 
handiagoa jasaten ari diren guztiei, Euskal Herrian aspaldi bizi 
dugunarekin gero eta antzekotasun handiagoak baititu. Gazte honek lau 
urteko kartzela zigorra egin beharko du 2012ko azaroaren 14an eginiko 
greban parte hartu izanagatik, poliziaren lekukotasunean bakarrik 
oinarritutako salaketa izanik. Greba honek 180 lagun atxilotu, dozenaka 
zauritu eta salaketa ugari utzi zituen. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Horrelako argazkia posible litzateke Hego Euskal Herrian, horrelako 
borondate askirik balego. Hori da EH Bilduk gainontzeko eragile 
politikoei luzatzen dien deia: interes partikularrak alboratu interes 
kolektiboa den bakearen eraikuntza lehenesteko, konponbidearen aldeko 
jarrera aktiboa hartuz eta bereziki, oztopoak jartzeari utziz. Hala, 
gizartearen gehiengo zabal batek aspaldi espero duena marraztea lortuko 
dugu, pertsona guztien eskubide guztiak errespetatuak izango diren 
etorkizuna eraikitzea. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 EH Bilduren iritziz, TTIPa “erazo zuzena da Europako herrietan ditugun 
langileen eskubideen, eskubide sozialen eta ingurumena babesteko 
eskubideen aurka”. Gainera, “estatuen subiranotasun printzipioaren 
aurkako esku hartze zuzena da”. “Esaterako, nahiz eta legebiltzar honek 
frackinga debekatzeko erabakia hartu, erabaki hori balio gabe geratu 
daiteke TTIParen erruz, 2013an Canadan Nafta akordioarekin gertatu den 
moduan”, gaineratu du. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
     
  | 




Comentarios