| 
  ||||||
  | 
  ||||||
Enplegua sortu nahi badugu eta bizitza duinak bermatu nahi baditugu, 
aurretik ekonomia eraldatu behar dugu. Saldu nahi diguten susperraldi 
honek ez du enplegurik sortuko. Ez du milaka eta milaka langabetuen 
egoerarekin bukatuko. Horregatik, ekonomiaren gaineko kontrola 
berreskuratu behar da; pertsonak, haien eskubideak eta haien beharrak 
politika publiko, ekonomiko eta fiskalen erdigunean jarriz. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
EHBilduren Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkariek, tartean 
Alternatibako kide Begoña Vesga, idatzitako iritzi artikulua 
Berdintasunerako lehen foru arauaren inguruan: "Berdintasunaren helburua
 lortzeko tresna juridikoa da, eta arau jakin batzuk ezartzen ditu foru 
administrazioaren esparruan; baliabide espezifikoak konprometitzen ditu,
 horiek betetzeko xedearekin; eta betetze maila ebaluatzeko mekanismoak 
zehazten ditu". 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Hauteskundeetatik bi hilabetera, iritziz, kritikaz, eszeptizismoz, 
triunfalismoz eta etsipenez jositako inkestak maiz ageri dira. Irakurri 
izan ditudan aipamen mordoaren artean, gehien harritu nauen kritika 
honakoa izan da: "EH Bildu ez dago kalean". Hau ez zaigu berri. 
Azkenaldian nahikotxo entzun izan dut eta oraindik ere zur eta lur uzten
 nau. Nire buruari galdera berdina egiten diot beti.. EH Bildu kalean ez
 dagoela diotenean zertaz ari dira benetan? 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Aurreko
 garaietan indartsuagoak ginen kalean instituzioetan baino. Horregatik 
saiatzen nintzen orduan azpimarratzen borroka soziala, indartsua izanik 
ere, eremu politiko instituzionalean islatu beharra zegoela. (...) Gaur
 egun, balantza beste aldera makurtzen da. Europa osoan mobilizazioen 
beherakada ematen ari da, baina, paradoxikoki, estatu gobernuak 
kudeatzeko posibilitatea duten ezkerreko aukerak sortzen ari dira. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko kide Oskar Matuteren agerraldia
 Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta bultzatzen duten erakundeek 
deitutako manifestazioetara deitzeko. Matutek justizia sozialean 
oinarriturako Euskal Herria eraiki nahi badugu, gure politika ekonomiko 
eta sozial propioak erabakitzeko garaia dela azpimarratu du. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Gurean Gaur elkarrizketa saioan Joxe Iriarte "Bikila" ekintzaile eta 
politikaria izan dugu. Gorripidea taldetik Alternatiban sartzea erabaki 
berritan, horri buruz galdegin diogu. Era berean, ezkerraren egoeraren 
inguruko hausnarketa egin dugu. Abertzaletasuna, internazionalismoa, 
Podemos... askotariko gaiak landu ditugu berarekin. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegak 
erantzunkizunak eskatu dizkio Ingurumenako Diputatu Iosu Madariagari, 
Artigaseko medialdea bi hilabete luzez tratatu gabeko hondakinez 
estalita egon denean, berak inolako azalpenik eman gabe.  
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
  | 
   ||||||



 
Comentarios