| 
  ||||||
  | 
  ||||||
Egunotan ikusi dugu, berriz ere, espainiar estatuak Euskal 
Herriarentzat alternatibarik ez duela. Euskal Bidea da alternatiba 
bakarra  eta horregatik diogu "bidea badagoela". Belaunaldiz belaunaldi 
herritar ibiltariok eginiko bidea. Bidea dugu eta helmuga ere bai: 
askatasuna, gehiengoaren eskubideak eta interesak nagusi izango dituen 
herria eraikitzea, pribilegiodunen aurrean. Herritarren burujabetza nahi
 dugu, dena aldatzeko, urtebetean birritan Troikari harrera egin dioten 
politikari morroien aurrean. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Emakumeen bizi-baldintzak hobetzea ezinbestekoa da berdintasuna 
benetakoa izan dadin; baina bizi-baldintzak hobetzerik ere ez du ekarri 
Legeak. Ezer gutxi egin du Jaurlaritzak gizonak eta erakunde publikoak 
pertsonen zaintzan inplikatzeko. Ezer gutxi egin da, era berean, 
emakumeen lan-merkatuko lan-baldintzak hobetzeko. Alderantziz, 
Jaurlaritza bera enplegu publikoa suntsitzen ari da, emakume askoren 
enpleguak, Osakidetzan eta Hezkuntzan kasu. Emaitza: emakumeek galtzen 
jarraitzen dute, lanaren banaketa desorekatua sufritzen, lan-merkatuan 
bigarren mailako enplegatu eta etxeko zaintzaile nagusi. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
"Gipuzkoak Espainiako Erreinuko gizarte zerbitzu sistema aurreratuena 
du, Diputazioak aplikatutako politikari esker, izan ere, gizarte babesa 
eta gastua handitu baititu eta, krisi garaian egin du, gipuzkoar 
ahulenak babesteko. Mendekotasuna, desgaitasuna, diru sarrera baxuak edo
 gizarteratze beharrak dituzten pertsonek badakite Gipuzkoan ez dela 
murrizketarik aplikatzen Diputazioak bere poltsikotik jartzen duelako 
dirua beste Administrazioen politika antisozialen ondorioak nabaritu ez 
daitezen, esaterako, Eusko Jaurlaritzak RGIarekin egindakoa edo 
Mendekotasun Legean Espainiako Gobernuak egindako murrizketak". 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Harrigarria egiten zait komunikabide batek nire bankuko mugimenduen 
berri izatea, eta publikoki zabaldu ere, eta nola bitartean, nire 
batzarkide taldetik iruzurgileen datuak eskatzen ditugun bakoitzean 
behin eta berriro ukatzen dizkiguten, konfidentzialtasuaren eta datuak 
babesteko legearen izenean. Bitxia, baina akaso ez hain harrigarria, 
honen atzean egon daitezkeen interes estrategiakoak eta politikoak uler 
ditzazkegulak. (artikulua gazteleraz idatzita dago)  
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Urteetan ezkerrean izan ditugu mugimendu oso inportanteak, baina ez 
gara iritsi erakundeak kudeatzera. Kaleko eskaerak galdu egin dituzte 
erakundeek, eta biak lotu behar dira. Hori da aldea ezkerraren eta 
eskuinaren artean. Guk aldaketa nahi badugu, kalearen indarra behar 
dugu; bestela, ez dago gobernurik aldaketa lortuko duenik. Hori Grezian 
ikusiko dugu orain. Gobernuak ez badu herria bere alde mobilizatua, 
itoko dute. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Badakite
 berriz ere galduko dutela Gipuzkoan, herritarrek bizkarra ematen 
dietelako. Baina beren lagunek, botere finantzariek eta 
espekulatzaileek, Cabiecesek Kutxabanken bezala, berea jaso beharra 
dute. Eta bakarrik lortuko dute PNV, PP eta PSE tripartitoak boterea 
lortuz gero Gipuzkoan. Horregatik diote Errauskailua eraikiko dutela, 
edota aberatsei aplikatzen zaien zerga kenduko dutela. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko.
 Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, zenbaki 
honetan, azalean Kutxabankek inguruan azaleratu diren balizko iruzurren 
gaia, kutxen kontrol publikoa eta sozialaren aldarria inoiz baino 
beharrezkoa eginda. Zure posta elektronikoan zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
  | 



Comentarios