EHBILDU: Ideiak batuz hari gara

Ideiak batuz hari gara

Oinarri sozialarekin diagnostiko egin ostean, herritarren inkesta eginda, herriko taldeekin egoteaz batera orain azken txanpan gure helburua EH Bilduk hurrengo agintaldian Busturiko Udalean segituko dauen programa aberastea izango da, ideiak batuz. Hala ere bide honetatik ez dogu dena aztertuko, dena erabakiko, programa bide ezberdinetatik osatzen ari da eta.

Honetarako nazio mailako Puntuz Puntu programa markoan oinarritu gara, hau da, berton agertzen diren fitxak aztertu ostean gure herrirako baliagarriak diren ildoak aukeratu doguz.

Gai hauek hainbat multzotan eztabaidatuko doguz eta programa azken baten ekarpen guztiekin osatuko dogu.
Posted by: Busturiaurrera.2015/01/27 13:51:18.890106 GMT+1

Comentarios