| 
  ||||||
  | 
  ||||||
Datorren urtarrilaren 25ean, hauteskundeak egingo dira behingoz 
Grezian. Europako ezkerraren interesa piztu duten hauteskundeak, Syrizak
 garaipena lortzeko aukera errealak dituelako. Elite ekonomiko eta 
politikoek ere egiazkotzat jotzen dituzten aukerak, eta horregatik 
FMIrekin eta Alemaniako Gobernuarekin batera, euren mehatxu eta 
estortsioa gora doaz, Greziako herriaren balizko erabakien aurrean. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Alternatibako kide eta EHBilduren parlamentari Diana Urreak, Espainiako
 Barne Ministroari Hassanna Aalia Saharako aktibistari babes eskubidea 
emateko proposatu du Estatutik alde egiteko Madrilek 15 egun eman 
dizkionean. Legebiltzarrak haintzat hartu du proposamena. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Hepatitis C-arekin emandako gatazka ez da arazo isolatua, ezta aldi 
batekoa ere. Arazo bat bera ere ez da, errealitate bat baizik. Mingarria
 benetan; gure bizitza, ongizatea eta osasuna enpresa pribatuen eta 
hauen mozkin-tarteen eskuetan daudela agerian uzten duelako. Bayer 
enpresako Kontseilari Ordezkari Marinj Dekkers bezala pertsona 
nazkagarrien eskuetan dago, prentsari erantzunez ondorengoa baieztatu 
zuena: "Ez ditugu indiarrentzat sendagairik egiten, ordain 
dezakeenarentzat baizik". 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Demokratikoa den estatu batek, ez ditu abokatuak atxilotzen, ez ditu 
presoak mendekurako erabiltzen. Zuzenbide estatu batek, ez du 
herritarrek bildutako dirua lapurtzen; ez du elkartasuna zigortzen. 
Baina Espainiako estatua ez da, ez demokratikoa, ezta justua. Horregatik
 da hain garrantzitsua kaleak hartzea, joan den astean eta gaurkoan 
bezala. Argi utzi behar diegu, bakea nahi dugula, Euskal Herria askea 
eta solidarioa nahi dugula. Eta ez dago operazio politikorik helburu 
horretan geldituko gaituena. Eraiki nahi dugun herriak ez du haien 
beharrik. Mehatxuen gainetik gure etorkizuna eraikiko dugu. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Alternatibako
 kide eta EHbilduren Bilboko zinegotzi Ana Etxartek azpimarratu duenez, 
Emakumeen Etxea “debate eta hausnarketarako topagune bat izango da 
mugimendu feministarentzat, emakume taldeentzat eta norbanako gisa parte
 hartu nahi duten emakume guztientzat”.  
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Alternatibako kide eta EHBilduren Gasteizko zinegotzi David Pinak PPko 
Gobernuak Zabalganako auzoa alde batera utzi duela salatu du, TUVISAko 
10. linea martxoa arte atzeratzearen erabaki hartu duelako. Atzo 
egindako elkarte publikoaren kontseiluan erabat argi geratu zen, 
Salburua eta Adurtza auzoei ere mesede egiten dien zerbitzuak urte 
erdiko atzerapena daramala. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
Ez dut uste estrategia hau, beldurra kudeatzearena, guztiz eraginkorra 
denik. Izan ere, Apokalipsiaren mehatxuak ez du eraginik dagoeneko 
herritar askok Apokalipsian gaudela uste dugunean. Lana, urria ez ezik, 
biziraupen duinerako berme izateari utzi egin dio. 2010. urtean ere hitz
 egin genuen working poor deritzon kontzeptuaz, alegia, lanean egon arren pobreziatik ateratzeko gai ez diren pertsonen inguruan. (artikulua gazteleraz idatzita dago) 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
  | 




Comentarios