Baliorik gabe geratu da Ojinagaren «ustezko irainak» gaitzesteko mozioa



2014-12-11

Baliorik gabe geratu da Ojinagaren «ustezko irainak» gaitzesteko mozioa

Erroxeli Ojinaga Busturiko bizilagunak, Busturia Eginez blogean El Monopoly de Busturia:¿Que hay de lo mio?, artikuluan Andoni Elorrieta alkate ohiaren aurka egiten zituen «salaketak eta irainak» gaitzesteko Busturiko Bilduk uztailaren 2ko osoko bilkuran aurkeztutako eta onartutako mozioa baliorik gabe utzi du Busturiko Udaleko osoko bilkurak, Bilduren eta EAJren aldeko botoekin.

Uztailaren 2ko osoko bilkuran, Ojinagak bere blogean Elorrietaran aurka egiten zituen «salaketa larriak» zirela eta, Bilduk horiek gaitzesteko mozioa aurkeztu zuen, «Busturiko Udalaren lanarekiko mesfidantza eta susmo txarrak zabaltzen saiatu zelako, besteren artean». Mozio hori udalak onartu egin zuen EAJren abstentzioagaz.

«Arartekora kexaz»
Ados ez eta, epearen barruan Ojinagak berrazterketa-errekurtsoa jarri zuen. Ojinagaren arabera, gainera, «ezker abertzalearen inguruko 18 lagun inguruk, manifestu bat idatzi zuten, blogean iritziak baino ez zeudela esaten zuena. Eta, Arartekora ere jo nuen kexa jartzeko. Harek udalari helarazi zion ustezko irainen kasuan badagoela beste mota batzuetako prozedurak, esaterako, zuzenketak. Hala ere, ahozko salaketa baino ez du egin momentuz, tramitezkoak».

Hortaz, bere blogean salatzen zituen planoekin udaletxera jo zuela dio Ojinagak. «Ondoren, idazkariak txosten bat egin zuen guri arrazoia emanez eta hori udalbatzarrera joan da eta oraingoan aho batez onartu da eta ez EAJren abstentzioagaz, aurrekoan bezala». Horren bitartez, uztailaren 2ko mozio hura baliorik gabe utzi dute, «existitu izango ez balitz modura».

Ojinagak azaldu duenez, «prest agertu nintzen horren inguruan eurekin berba egiteko, baina zubi guztiak apurtzen dituzunean honelakoak gertatzen dira. Gauzak berba egiten eta demokrazian konpontzen dira, gardentasunarekin, eta ez atzetik ibilita».

«Forma akatsa»
Busturiko Bilduren esanetan, berriz, «forma arazo bategatik onartu da Ojinagak jarritako berrazterketa-errekurtsoa, udaleko idazkariak egindako txosten baten ostean. Mozioa tramitatzen hasi zenean, udal idazkariaren txosten teknikoa falta zen. Txosten hori barik, udalbatzarrean mozio hura onartu egin zen eta gerora, idazkariak egin duen txosten teknikoan esaten zen, ez zela udalaren konpetentzia mota horretako mozio bat sartzea, ez delako egokia. Horregatik, udalak erakunde modura onartu egin du ezezpen hori». Busturiko Bilduren iritzia, hala ere, «argia» dela diote: «forma aldetik mozio hori udalak ez onartzea, ez du esan nahi mozio horretan zetozen ideiak edota argudioak erratuta zeudenik. Hau da, guk mozioan esandakoa hitzez hitz

Comentarios