|
||||||
|
||||||
![]()
Azaroaren 25aren harira, Alternatibako kide eta EHBilduren parlamentari
Diana Urrea indarkeria matxista gure gizartetik behin betiko
desagerrarazteko neurriak exijitzeko osoko bilkuran egindako
agerraldian: "Indarkeria matxistarekin bukatzeko, aldarrikapen
feministak beste aldarrikapen guztiak estrukturatzeko tresna izan behar
dute".
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Kanpaina honek pertsona desberdinak aurkezten dizkigu, denak
bakoitzaren borrokan aktiboak, baina militantzia bateratua egin arte,
sistemari aurre egiteko nahia asetzeko ezinean ibili diren horietakoak.
Kartelak zera dio: “suspertutako kontzientzia berri bakoitza sistemari
aurre egiten dion erronka berria da, eta besteekin bat egitean, bere
gaitasuna biderkatzen du”.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibako kide eta EHBilduren Gasteizko zinegotzi David Pinaren
partehartzea Araban eta Euskal Herri osoan orokorrean herritarrek geroz
eta gehiago pairatzen duten prekarietatea salatzeko. Pobrezia egoera
honek, milaka pertsona eta familia neguko hilabete gogorretan haien
etxeak berotzea ezinezko egiten du.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Matutek azaldu duenez, EH Bilduren osoko zuzenketak ekonomia suspertzea
du helburu, zementutik harago joan behar duen inbertsio publikoa
indartuz. Horren ildotik, erantsi du, "penagarria da Jaurlaritzak bere
inbertsio osoaren %75a Abiadura Handiko Trenera bideratzea; horrek,
esaterako, argi uzten du Lakuan kezka nagusia konstruktora enpresa
handien interesak babestea dela, pertsonen interesen gainetik".
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Baina ez da horrela izan. Zeren bi herriok batzen gaituen beste
elementua “bakea eta askatasunean” bizitzeko griña da. Asko sufritu
duten herriek ondo dakite noraino den ona eta beharrezkoa bakea.
Horregatik, Aieteko jauregian orain hiru urte bake bidea gure herrian
ireki zuen konferentziaren leku berean Kolonbiaren bake prozesuaren
aldeko konferentzia bat egiteak pozten gaitu.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Ana Etxarte Alternatibako kide eta Bilboko EHBilduren zinegotziak
adierazi du “nahiko kezkagarria” dela herritarrak epaitegietara jo
beharra beraien oinarrizko eskubideak errespetatu daitezen. Atzo ezagutu
genuen Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak baliogabetu zuela kultu
zentroen irekiera oztopatzeko ezarritako mugak zehazten zituen HAPOaren
aldaketa, forma arrazoiak zirela eta, hau da, prozedura ez jarraitzearen
ondorioz. Ebazpenaren ondoren EH Bilduk gobernu batzordeari eskatu dio
jarrera aldatzeko eta ez dezala Bilbo bihurtu askatasun erlijiosoa
urratzen duen Euskal Herriko lehen udalerria.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko.
Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon,
azalean Gipuzkoaren aurrekontuak dituena, murrizketa sozialik gabeko
lurralde bakarra. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean
jasotzeko, egizu harpidetza.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios