|
||||||
|
||||||
![]()
EH Bilduren trantsizio energetikorako proposamena aurkeztu nahi dugu,
miseriara kondenatzen gaituen egungo eredu agortutik, herritarrak motore
izango dituen eredu berrira, pertsonen eskubideak errespetatu eta
inguruarekin errespetuan eraikiko dena. Ezin dugu gehiago itxaron.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Bestetik, haserrearen emaitzak jaso dezaketen IUN edo Podemos bezalako
indarrek, ohiko dilemari aurre egin beharko diote. Zalantzarik gabe, EH
Bildurekiko balizko itunek beren hautagaitza estataletan izan ditzaketen
ondorioei begira ibiliko dira. Eta oso albiste txarra izango litzateke
hori Nafarroan hausturaren aldeko apustua egiten duten guztientzat, izan
ere, badirudi EH Bilduk eta Podemosek jasotako botoen artean gobernu
aldaketa eta aurreko guztia gainditzea egingarria dela. 78ko
erregimenaren apurketa itxaropentsua ikusi ahal izango dugu? Edo
kontsentsu zaharrak berregituratuko dira, aldaketa oztopatuz eta
herritarren gehiengoari traizio eginez?
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Herritarrek argi dute Urkulluk berak eta bere gobernuak egindakoak
suspentsoa merezi duela eta hala adierazi dute euskobarometroan. Lau
biztanletik hiruk uste du gobernu honek ez duela nahikoa egiten krisia
eta langabezia gainditzeko. Era berean, herri honek bere etorkizuna
erabakitzeko galdeketa bat egiteko gogoak ere azaldu ditu gizarteak,
gobernu honek horren aldeko urratsik egiten ez badu ere.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
‘Herri boterea egituratzeko prozesuak. Herri boterea gurean: zer eta
nola?’ goiburupean Alondegian eginiko mahai-inguru mamitsuak utzitako
zenbait ideia dauzkazue jarraian, saioaren edukiak jasotzen dituen
bideoarekin batera. Jule Goikoetxea EHUko irakasle eta Cambridgeko
ikertzaileak, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Jaume Casals
CUPEko kide eta Navàseko alkateak parte hartu zuten, Aitziber
Ibaibarriagak aurkezturiko saioan.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Duela gutxi, lan-mahai bateko abiaratzea bultzatzea eskatu diegu lau
herrietako alkateei. Lau udaletxeek eta beraien alkateek, alderdi
politkoek eta arlo honetan lan egiten duten elkarteek osatutako mahaia
proposatu diegu, informazioa elkartrukatzeko eta gure herrien kaleetan
bizi den drama honi irtenbideak bilatzeko helburuarekin. Ez dugu
erantzunik jaso, PNVk eta PSEk ez dute arazo honi irtenbidea aurkitu
nahi.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Joan den abenduaren 9an Euskal Herriko hainbat ordezkarik bidaia egin
zuten Bruselara, Europako Legebiltzarrean TTIP akordioaren inguruan
antolatutako jardunaldietan parte hartzera. Alternatibako bozeramaile
eta EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matutek parte hartu zuen topaketan,
herritarren eskubideak eta herrien burujabetza aldarrikatzeko. Euskal
Herria TTIP gelditzeko harresia izango dela nabarmendu zuen.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko.
Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon,
azalean euskal presoen aldeko elkartasuna, beste urte batez, egutegian
jartzen duena urtarrileko presoen eskubideen aldeko manifestazioarekin.
Zure posta elektronikoan zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios