
Eskualdeko zein, orokorrean, euskal preso eta iheslarien egoera azalera ekarri gura dute. «Bi eguneko egitarau zabala prestatu dugu, eta hainbat ate jo ditugu horretarako». Denak ala inor ez izango du izenburu ekimenak, eta Gernika-Lumotik Ocaña, Almeria, Jaen, Fleury, Villena, Moulins edo Alcala Mecora dauden kilometro guzti horiek metro koadro bihurtuko dituzte. «Dekorazioarekin lortuko dugu hori, zerbait ikusgarria eta berezia eginez. Zelanbait, helburua da eskualdeko presoak asteburu horretan Astrara ekartzea, hemen gurekin presente egotea».
Comentarios