|
||||||
|
||||||
![]()
Pasa den urriaren 7an eta 8 an, Alternatibak Gorripidearen laguntzaz
antolatutako hitzaldi sortari hasiera eman genion Bilbon eta Oreretan,
gaur, urriak 28, Gasteizen bukatuko dena. Europa eta Estatu Batuen
arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren
testuingurua eta bere ondorio larriak sakonki aztertuko dituzten
partehartzeak. “TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun”
lemapean, lehen buelta honetan ikerlari sozial eta Ecologistas en
Accion-eko kide Tom Kucharz eta ATTAC-eko kide eta ekonomista Jose Ramon
Mariño izango ziren gurekin. Haiekin batera, Alternatibako bozeramaile
eta EHBilduren legebiltzarkide Oskar Matuteren partehartzea ere
entzuteko aukera izan zen.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean Diana Urrea Alternatibako kide
eta EHBilduko legebiltzarkideak galdera egin dio Urkullu lehendakariari,
"Jaurlaritzak pobreziaren feminizazioaren aurka lan egitea lehentasun
moduan duen jakiteko". EH Bilduren ordezkariak adierazi du "pobreziak
eta bizitzaren prekarizazioak emakume aurpegia duela". Lehendakariak,
ordea, ez du pobreziaren feminizazioaren inguruko hausnarketarik egin.
"Diru Sarrera Bermatzeko Errentaz hitz egin du soilik eta hitzartze
autokonplazientea egitera mugatu da.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
ICAPeko arduradunen aldetik, harrera beroa eskaini zioten Hernandezi,
Kubako herriaren oinarri solidario eta internazionalisten berri emanda.
Era berean, Alternatibako kide baten bisita eskertu zuten, alderdiaren
inguruan interesa agertuta, euskal politikagintzan jokatzen duen
rolarengatik, gure kideak azaldu ziena, Euskal Herriko ezker subiranista
eta antikapitalistaren baitan dugun kokapenaren gainean.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Txirotutako milaka gasteiztar, haiek baino okarrego daudenen aurka. Eta
egoera hori ematen den bitartean, mahai jokoan piezak mugitzen
dituztenak, gosea edo langabeziaren beldurra zer den sekula jakingo ez
dutenak, hilabetearen amaieraraino heltzeko arazorik ezta beren
seme-alabak unibertsitatera bidaltzeko inolako gabeziarik ez dutenak,
barrezka ari dira beren piramidearen goikaldetik. Zirku erromatar
honetan kristauak haien artean borrokan ikusten dituzte, leoien beharrik
gabe gainera.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Guzti honetan, harrigarria da inork ez duela aipatzen emakume hau bere
lantokian kutsatu egin dela. Lan arriskuei aurre egiteko arautegi baten
menpe dagoen zereginetan hartu du eritasuna. Eta esparru zein
testuinguru horretan, birusarekin ez kutsatzeko neurriak
aurreikusitakoak eta kontrolatuak izan beharko lirateke.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko.
Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon,
egin berri dugun mintegi sozioekonomikoaren inguruko irakurketa jasotzen
duena. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios