|
||||||
|
||||||
![]()
2003ko otsailean Egunkariaren aurkako prozesua abian jarri zenetik,
baina, biktima batzuk ere bidean gelditu direla gogoratu beharra dago:
inolako arrazoirik gabe espetxean hilabeteak eta urteak egin dituztenak;
torturak pairatu, salatu eta ikertu ez dituztenak; banketxeetako diru
kontuak blokeatuta izan zituztenak; oinarri juridikorik gabe auzipetuak
izandakoak…
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Urriak 13an bost urte bete dira Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodríguez, Rafa
Diez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto atxilotu eta kartzelan
daudenetik. Alternatibatik, euskal gizartearen gehiengo zabalak bezala,
uste dugu ez dagoela inongo logika politiko zein etikorik Bateraguneko
lagunak kartzelan jarraitzeko. Urtero
bezala, joan den larunbatean manifestazio jendetsua egin zen
Elgoibarren, azkena izango delaren itxaropenarekin. Han izan ziren
Alternatibako kideak ere, Oskar Matute bozeramaile nazionala eta Bego
Vesga Gipuzkoako batzarkidea, besteak beste.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Benetako mehatxuak dira, besteak beste pertsonen osasuna arriskuan
jarriko dutenak, izan ere, TTIPk multinazionalei Europan topatu ahal
dituzten oztopo legalak erraz gainditzeko aukera eman ez ezik,
batasunaren baitako araudietatik at jarduteko bidea zabalik izango dute
gai garrantzitsuenetan, transgenikoetan, hormonen zein pestiziden
erabilpenean kasu, kontrolik gabe lehiatuko dira markatuan. Merkataritza
askatasunak egungo berme eskasak eta arreta printzipio guztiak
gainditzeko aukera emango die.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alderdi ezkertiarretik eskertu eta nabarmendu egin dituzte “bakerako
ezinbestekoak” izan diren Aieteko Konferentzia edota Bakerako Foro
Sozialaren deialdi desberdinak, zeinetan gizartea bakea lortzeko
helburuan inplikatzea lortu duten, “mugarriak izan dira Euskal Herriko
normalizazio politikoaren, gatazkaren konponbidearen eta gizartearen
berradiskidetzearen bidean, bakea nagusi izango duen etorkizun baterako
oinarriak jartzen lagundu dutela, Paul Rios eta Lokarri osatzen duten
gainerakoekin zorra izango duen etorkizuna, hain zuzen ere”.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Ez die ezertarako balioko, ezin da marea geldiarazi liburu batekin,
liburu ospetsua izan arren, eta benetan marea soziala bada,
indarkeriaren bidez aurre egiten zaio, baina horrela ezin zaio garaitu.
Aurre egin ahal zaio eta, noizean behin, konbentzitu, baina ezin
garaitu, ideiekin, batzuek sedukzio deritzotenarekin. Agian politikari
batentzako azalpen onargarria da zerbait legez kanpokoa dela, baina
gizartearentzat ez da horrela.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Gaurkoan, traje grisa daraman gizona egunkarietako azaletan azaldu da,
kolorez, haserre eta oihuka. Dirudienez, ekitaldi ofizial batereako
bidean Osakidetzako langileen protestarekin topo egin izanak enbarazu
egin dio, eta gizontxoak bere barne piztia atera die halako ausardia
izan dutenei. Eta deigarria egiten zait. Ez nuen ezagutzen erregistro
hori eta nire buruari galdetzen diot non ezkutatzen duen jokabide hori
boteretsuen aurrean, akaso, kantuak dioenez, "kajoian dut gordea,
bihotza gordetzen dudan tokian".
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko.
Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon,
LOMCEren kontrako borrokaren lekukotza jasotzen duena, Hezkuntza eta
Burujabetzaren inguruko gogoetarekin. Aldizkari zure posta
elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios