| 
  ||||||
    
  | 
  ||||||
 Madrilgo Auzitegi Nazionalean abiatutako prozesuan auzipetutako 28 
gazteetatik 5 lagunek  mugimendu sozial eta politikoei eginiko 
deialdiari erantzunez Azpeitian, Loiolako basilikaren aurrean 
antolatutako Aske Gunean egindako elkarretaratzean parte hartu zuen 
Alternatibak. Epaiketa politikoen amaiera eta gazteen militantzia 
politikoa kriminalizazioa bukatzeko eskatu genuen. Diana Urrea 
Alternatiba Gazteak-eko kide eta Gazteizko legebiltzarkiderik gazteena, 
Azpeitiko Aske Gunean izan zen epaitzen hasi diren 28 gazteen berehalako
 askatasuna eskatzeko. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Eskoziak erabakitzeko eskubidearen ariketa burutu. Erreferendumaren 
emaitzetatik haratago, Eskoziak dagoeneko irabazi du. Erresuma Batuko 
gobernuak Eskozia erabakitzeko eskubidearen subjektu politikoa dela 
aitortu du eta ondorioz autodeterminazio ariketa burutu da gaur bertan. 
Hau guztia itzuli ezinezko erreferentzia bilakatuko da eskubide horren 
ariketa noizbait egin ahal izateko borrokan ari diren Europako nazio 
guztientzat. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta egindako txosten juridikoak agerian 
uzten duena eta euskal jendarteari eskaintzen dion aukera ezin da 
bazterrean utzi. Kutxak euskal instituzioen eta euskal herritarren 
ekimenaren eta lanaren fruituak dira. Kutxak eta Kutxabank gaur egun 
diren finantza-erakunde baliagarriak eta bideragarriak badira, euskal 
jendarte osoaren inplikazioa eta borondatea egon delako da. Jabego 
publikoa eta izaera soziala izanda lortu dute kutxek eta Kutxabankek 
orain direna izatea. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Larria da oso, Marotoren legealdi honetan langabezia %22an igotzen 
ikusi dugulako, etxe ekonomien egoerarekin ezer gutxi arduratzen denaren
 adibiderik hoberena. EHBilduren zinegotzi eta Alternatibako kide David 
Pinak ulertezintzat jo du “udalerrian 22.000 langabetu daudenean, PPk 
zinegotzi ordezkarien agenda arazoengatik bilera deialdia bertan behera 
uztea”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, 10. zenbakia oraingoan, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko.
 Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta asteon, 
Eskoziaren erreferendumaren inguruko analisia egiten dugu. Aldizkaria 
zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Urkullu jaunak, nolabaiteko bekaizkeriaz, Eskoziari begira dagoela dio 
orain, eta armonia pentsakor horretan murgilduta, Euskadiren etorkizun 
burujabea ikustatu duela dio; ez aldiz Euskal Herriarena. Eta ni, horren
 beltzaran dagoela ikusita, hor zutunik, atrilera heltzeko ia 
behatz-puntetan, kontenplaziozko jarrera batean baino ezin dut 
irudikatu; arratsaldeko 5etan Kadizko txiringito batean kafe eta whisky 
nahasketa fuertea dastatzen, bainila izozkiaz lagunduta euforia hoztu 
nahian, betiko pasioaz xuxurlatu aurretik: Eureka, topatu dut! 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Uda honetan luze eztabaidatu da Rajoyren alkatekeriaren inguruan, 
alkateen eta korporazioen gehiengoen hautaketan eragina izateko 
Hauteskunde Legea aldatzea bilatzen duena. Pedro J Ramirez berak, Rajoy 
bere alderdiaren interesak Nazioaren interesen aurretik gehien jarri 
dituen demokraziako presidentea izatea leporatu dio. Jauntxokeri honek, 
PPren ahulezia eta Podemosi dion beldurra agerian uzten ditu, udako 
tertulia eta eztabaida gai izan den beste hori. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 



Comentarios