Busturiko udalak Erroxeli Ojinagaren kalumnien gaitzezpen mozioa onartu du

 BUSTURIA AURRERA (http://blogak.com/busturiaurrera)

Mezu honen bidez Busturiko EHBilduren ekimenez eta EAJren abstentzioagaz Busturiko udalak Erroxeli Ojinagaren kalumnien gaitzezpen mozioa onartu dauela informatu gure doutsuegu.

Mozioa irakurtzeko

Joan den apirilaren 20an, Erroxeli Ojinaga jaunak “Busturia Eginez” blog-ean “El Monopoly de Busturia: ¿Qué hay de lo mío?” izeneko artikulu bat argitaratu zuen, bertan Andoni Elorrieta jaunaren kontra salaketa larriak egiten dituela. Besteak beste, udalerriko alkate ohia dela eta hirigintza plangintza oso ondo ezagutzen duenez, horretaz baliatu izan dela bere adiskideen artean mesedeak banatzeko. Gainera, artikulu horretan esaten da Andoni Elorrietak agiri ofizial batzuk dauzkala ez dituenak eduki behar eta bide batez, Busturiko Udala hirigintza plangintza ilunpetan eta gardentasunik gabe tramitatzen ari dela ere bota du.

Ez da lehenengo aldia pertsona honek holako salaketa maltzur eta faltsuak egiten dituena Busturiko Udaletxeko kideen edo kide ohien kontra. Ojinaga jaunari pertsonaren bat ez bazaio gustatzen, dena delakoarengatik, bere izena zikintzen saiatzen da, kritika politikaren atzean ezkutatuta.

EH Bilduko militanteok badakigu eta onartzen dugu jende guztiak ez duela gure ikuspegia ezta gauzak egiteko gure era konpartitzen eta, beraz, kritika ulertzen dugu. Baina ezin duguna ez onartu ezta ulertu ere dira Erroxeli Ojinaga jaunaren jarrera bezalakoak, koalizio honen kideen kontrako salaketak botaz behin eta berriro, kritika barik iraina eta kalumnia besterik ez direnak.

Kasu hau bereziki larria da, eta Busturiko Udala ukitzen du, Andoni Elorrieta lehenengo zinegotzia eta gero alkatea izan zelako, eta legez kontrako helburuetarako hortaz baliatu izanaz akusatu zaiolako.

Hau guztiau dela eta, Busturiko EH Bilduk hurrengo erabaki hau har dezala proposatzen dio Udalbatza Osoari:

1.Busturiko Udalak Erroxeli Ojinaga Filibi jaunaren ekimen hauek gaitzesten ditu, Busturiko Udalaren lanaren gainean mesfidantza eta susmo txarrak zabaltzen saiatu delako herritarren artean, eta berdin bere kideen eta kide ohien lanaren gainean ere.

2.Udal honek ez dauka zalantzarik txikiena ere Andoni Elorrieta jaunak beti jardun duela zuzen eta zintzo, bai Busturiko udalkidea izan denean eta baita gero ere.

3.Busturiko Udalbatza Osoak Andoni Elorrieta jaunari bere elkartasuna adierazi nahi dio, eta laguntza eskaintzen dio, legezko ekintzak aurrera eramatea erabakiko badu.

4.Mozio honen bidez Busturiko zinegotziek Erroxeli Ojinaga jaunaren jardueraren gaitzespen erabatekoa adierazten dute

Comentarios

Erroxeli Ojinaga Filibi ha dicho que…
DEL CÓDIGO ÉTICO DE EHBILDU
8. Los cargos públicos de EH Bildu votaremos a favor de cualquier investigación, incluidas las que pudieran afectarnos a nosotros mismos o a los partidos que forman la coalición, que pretenda aclarar y depurar eventuales responsabilidades por corrupción o tráfico de influencias o, en general, cualquier comportamiento éticamente reprochable.

9. Desde el respeto a la dignidad humana como base para la relación entre las personas, los cargos públicos de EH Bildu entendemos la confrontación política como un ejercicio de lealtad a la dignidad personal de nuestros adversarios políticos, por lo que rechazamos cualquier comportamiento dirigido a su desprestigio personal o cualquier invasión en su vida privada, así como cualquier otra acción contraria a la dignidad humana.
Anónimo ha dicho que…
Nik be ikusi dot Elorrieta jauna azalpenak ematen plano batzuk eskuen hartuta altamirako probaderoan aurrean. Solasaldia Gollebar buruz zen beste Bilduko kide bategaz. Hau apilaren astelehen batetan arratsaldeko 4,30terdietan gertatu zen. ¿Noski hau be injuria eta gezurra izango da?