|
||||||
|
||||||
![]()
Palestinarren aurkako sarraskia salatzeko
ekitaldia egin dugu Bilbon. Yamyl Kasem OLPko kideak hartu du hitza eta,
haren ostean, Maite Ubiria EHBilduko ordezkariak. Hasieran, olibondo
adarrak utzi dituzte hainbat lagunek plaestinar ikurrinaren
aurrean. Alternatibako lagun ugari izan dira ekitaldian, besteak beste,
Ayem Oskoz eta Alba Fatuarte koordinakunde nazionaleko kideak, Asier
Vega Bizkaiko bozeramailea, Guillermo García Sopelako zinegotzia eta
Diana Urrea legebiltzarkidea.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Joan den apirilean Al-fatah eta Hamas erakundeek sustatutako batasun
nazionaleko akordioak itxaropen handia piztu zuen Palestinan. Konpromiso
horren beldur, Israelek erantzun militarra hobetsi du. Alta,
palestinarren arteko batasun hori, mehatxu gisa ulertu beharrean, aukera
eta norabide egokian emandako urrats gisa ulertu behar da. Palestinako
herriaren ahots bateratuak edozein irtenbide errazten duelako.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibatik gure babesa adierazi nahi diogu Palestinako herriari,
bakean eta askatasunean bizitzeko eskubidea dutelako eta, horregatik,
gaurkoan Israelek palestinar lurraldean egiten ari den genozidioa
gaitzesten dugu. Era berean, 1948. urtetik palestinarrek egunero
pairatzen duten okupazioa eta zapalkuntza salatu nahi dugu. Salatu nahi
dugu, halaber, hainbat hedabideetan egunotan egiten ari dena,
palestinarrek bere burua babesteko zilegitasun osoa dutenean, haien
erantzuna Israelgo armadaren eraso antolatua, sistematikoa eta
bortitzarekin parekatzen ari direlako.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
EAJk oraindik ez du argitu eskubide urraketa hauen eta beren ondorioen
gainean non kokatzen den. Sakabanaketak istripuak eragiten dituela eta
legearen arabera gaixotasun larriak dituztelako aske egon behar luketen
presoak ziegan jarraitzen dutela, norekin dago EAJ? Euskal gizartearen
gehiengoaren borondatearekin edo Madrilera begira? Momentuz bigarrena
hautatzen duela dirudi.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Felipe VI.arengan pentsatzen dudan oro, gaztaroko oroitzapen bi
datozkit burura. Lehenengoa, 80ko hamarkadako iragarki bat, OHO
ikasketak egin genituen guztiok gogoratuko duguna. Iragarkian, hainbat
bikotek artizlezko arroparen inguruko galdera bera egiten zuten: "Zein
leuna den, berria al da? Ez, Perlanekin garbitutakoa". (artikulua osorik
gazteleraz baino ez dago).
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibako bozeramaile Oskar Matuteren hitzak Gasteizko
legebiltzarrean Ernai kriminalizatzeko saiakerak salatuz, maiatzaren
batean izandako gertaerak direla medio. Gazte militantziaren gainean
alarma sortu nahi izatea leporatu zien Matutel gainerako taldeei eta
Gorka Maneiro UPyDko ordezkariari, faxismoaz ari zela, Bequer poetaren
olerkia ekarri zion gogora "Poesia zer den galdetzen al didazu? Zu Zara
poesia. Alda itzazu 'poesia' eta 'faxismo' hitzak eta baduzu erantzuna".
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu
dugu, 9. zenbakia oraingoan, PDF formatuan deskargatu edo sarean
ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta,
asteon, Euskal Herrian hezkuntza eredu propioaren aldeko eta LOMCEren
kontrako mugimenduaren inguruan.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios