|
||||||
|
||||||
![]()
Alternatibako kide eta EHBilduren parlamentari Diana Urreak Gobernua
kontrolatzeko osoko bilkuran parte hartu zuen, lehendakariari Irun eta
Hondarribiako alardeen ospakizunetan Berdintasun legea betearazteko
Eusko Jaurlaritzaren huts egitearen inguruan azalpenak eskatzeko. Urreak
lehendakariari tinkotasunez horrela erantzun zion: "eskubideak ez dira
bozkatzen ez negoziatzen; eskubideak konkistatu egiten dira, eta hauek
babesteko borrokatu egin behar da. Herri hauetan oraindik betetzen ez
dena"
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Azken
urteetako joerari jarraiki, alarde parekidea, gizon-emakumeek
osatutakoa, desfilean inoiz baino jende gehiago izan da Irungo kaleetan
desfile publikoa babesteko. Udaletxean, beti bezala eta tamalez, PSEko
Jose Antonio Santano alkatearen falta izan da nagusi, alarde
baztertzailea sustatzen duelako, Alternatibatik behin eta berriro
salatu dugunez.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
PNVk badu bere bankua, PNVBANK. Urkullu, Ortuzar, Bilbao jaunek...
badute dagoeneko aspalditik amesten zuten bankua. Kutxabank PNVbank
bihurtu dute, PNV egin baita, inongo kontrol publikorik gabe,
Kutxabanken jaun eta jabe. Eta hori da atzo egin zutena, hiritarren
aurrezkiekin eraikitako kutxaren gainean kontrol publikoa desagertarazi.
Beraz, ekainaren 30etik aurrera PNVbankek burutuko dituen ekintza
guztiak Urkulluren alderdiaren borondatearen araberakoak izango dira.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibako
kide eta Bilboko zinegotzi Ana Etxartek eta Bilgune Feministako Nora
Aurrekoetxeak eraso sexistei aurre egiteko irizpide bilduma jasotzen
duen liburuxka eman dute argitara, bi helbururekin: beldurrean eta
debekuan oinarrituta, Udalak emakumeei zuzendutako segurtasun gomendioak
salatzea batetik, eta eraso sexistei aurre egiteko Autodefentsa
Feministan oinarritutako irizpideen berri ematea, bestetik.5.000 ale atera ditugu auzoetako jaietan zein Aste Nagusian zabaltzeko.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Toni Ramos Alternatibako kide eta BATERA faxismoa eta arrazakeriaren
aurkako euskal plataformaren sustatzaileak, Bartzelonan antolatutako
jardunaldietan izan zen duela aste batzuk, Kataluniako 'Unitat Contra el
Feixisme i el Racisme' taldearen ekimenez, Europan faxismoari eta
arrazakeriari aurre egiteko sarea indartzeko helburuarekin. Hona hemen
topaketa horretan jasotakoaren laburpen txiki bat.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
"Desenterrando el Silencio: El maestro que prometió el mar"
proiektuaren aurkezpeneko bideoak Sergi Bernal geografoa eta Paco
Etxeberria auzi medikuaren hitzaldiekin. Gipuzkoan izan berri ditugu
Alternatibak antolatutako ekitaldietan, Antoni Benaiges irakasle
errepublikar errepresaliatuaren historioaren berri emateko. Memoria
berreskuratzeko urratsa egin nahi izan dugu honekin, etorkizun hobea
eraikitzeko lagungarria delakoan.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibaren ordezkari eta EHBilduren parlamentari Oskar
Matutek salaketa jarri du EHBilduren izenean, ADIF eta Espainiako
Sustapen Ministerioaren aurka AHTko obretan gertatzen ari diren
irregulartasun guztiengatik. Bizkaiko Fiskaltzari eskatu diogu ADIF eta
Sustapen Ministerioa ikertu ditzala, prebarikazioa egin eta funtsak
bidegabe erabiltzeagatik.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibako kide eta Arabako EHBilduren batzarkide Luis Salgadoren
partehartzea osoko bilkuran, Gasteizko Santiago ospitalaren
pribatizazioa eta desagerpena salatzeko. Salgadok, EAJri eta PPri
garbiketa zerbirzuaren pribatizazio gelditzeko exijitzen die,
kalitatezko lanpostu publikoak bermatzeko helburuarekin.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios