| 
  ||||||
    
  | 
  ||||||
 “Desfilatzen duten emakumeak iraintzea, ezkutatu nahi izatea eta  
zilegitasuna kentzea ahalbidetzen duen kultura sustatzea emakumeen 
kontrako indarkeria modu sinbolikobatean sustatzearen berdina da”. 
Horrela, Santanok Eudeli balioa kentzen diola ulertzen du, aste honetako
 bezalako erailketa matxistak ekiditeko berdintasunaren alde lanean ari 
dela baieztatzen duenean, bere presidenteorde Santanok bitartean 
“kultura matxista zabaltzen duenean, emakumeen kontrako indarkeriaren 
sustraia dena”. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Krisi egoera honetan, ohiko alderdi politikoetatik gero eta gehiago 
urrunduz doa jendea. Troikak murrizketak ezartzen ditu, banku zein 
enpresa handien etekinerako, bitartean, herritarrak gero eta pobreagoak 
dira, laguntza sozialak jasotzeko auekerak gero eta murritzagoak direla,
 murriztu edo desagerrarazi dituztelako. Eta guzti honen konplize 
gobernuak ditugu. Ondorioz, alderdi ultraeskuindarrak agertzen dira, 
hala nola Grezian, beren burua beste era bateko alderdi gisara 
aurkeztuta diskurtso populista baliatuta. (elkarrizketa gazteleraz eta katalanez dago) 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Pasa den martxoaren 15ean Errenteria-Oreretako Mikelazulo kultur elkartean, Kataluniako prozesu eragile bikoitzaren inguruko gosari-eztabaida
 antolatu genuen: alde batetik, independentziarako bidearen nondik 
norakoak eta bestetik, ezkerra berrantolatzeko ahaleginaren hausnarketa.
 Ekintza hau, Alternatibatik Gorripidea-rekin batera antolatu genuen eta
 gonbidatu bezala, Gerardo Pisarello (Procés Constituent-eko kidea) eta Manel Márquez (CUP-eko miltantea eta Kaos en la Red-eko zuzendaria) izan genituen.  
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Euskal Herritik ere, ehunka lagun atera dira beste herrietako 
zutabeekin bat egitera, haien aurkari berdinak ditugulako, eta 
horregatik Internazionalismotik eta sistemaren aurrean makurtzen ez 
garenon elkarlanarengatik, Alternatibatik duintasunaren martxak babesten
 ditugu, gaur, erregimenaren hedabideek isilarazi arren, Erresumako 
hiriburua zeharkatzen ari direnak. Gure bizitza haien kapitalaren 
aurrean, duintasuna ankerkeriaren aurrean. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Venezuelako hiriburua "beren burua nazioarteko ordenaren zaindaritzat 
dutenek diseinatutako planaren biktima izaten ari da, hango oligarkiaren
 bitartez, presidentea kentzeko". Hiriburuan manifestazio desberdinak 
izaten ari dira, ondorio larriekin; zaurituak, hildakoak eta bestelako 
kalteak izan dira, "nazioarteko muntaia egiten ari dira Venezuelako 
Gobernuaren aurka, eta horretarako irudi faltsuak erabiltzeko gai dira 
ere, Sirian eta Hondurasen ateratakoak, edota Unai Romano euskal 
herritarrarenak. Eta irudi horiek PSUVen gobernuaren ardura direla 
sinestarazi nahi izan digute". 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Bost erailketa 48 orduko epean. Talde armatu baten ondorioz gertatuko 
balitz, bihar ABC, La Razon, El Correo eta Erregimenaren gainerako 
kazetek azaletara eramango lukete gaia. Xingola beltzak, malkoak, 
Erregearen bisita, kalte-ordain handiak biktimentzat, memoriarako 
guneak. Baina bost emakume besterik ez dira izan, bost gizonezkok 
eraildakoak; zer edo zer egingo zuten. (artikulua gazteleraz dago) 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Egunero zilegi ez diren arauak aplikatzen dizkigute, gehiengoak ulertu 
ezin duen hizkera batean aurkezten dizkigutela. Kalera protesta egitera 
irteten garenean, gure eskubideak aldarrikatzera goazenean, egurra 
ematen digute. Legeak diru jartzaile potentzialen nahiera aldatzen 
dituzte, guri legea legea dela eta aldatzea ia ezinezkoa dela esaten 
diguten bitartean. Adarra jotzen digute modu simulatu eta diferituan, 
osasungintzan, diru-laguntzetan, hezkuntzan, langile eskubideetan eta 
abarretan murrizketak egiten dituztenean. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Beste bost urtez, garaipen berri honek, eta FMLNren eskutik, Amerikako 
herrialde txiki honetan herri klaseek botere harreman berriak eraikitzea
 ahalbidetu du, gehiengoaren mesederako joera batekin, hau da, klase 
pobreen mesederako lanean. Azken batean, herrialdeak ezkerrera egin 
dezan. Legealdi berriarekin hasiko den gobernu honek, aberastasun 
politiken birbanaketari eta herritar guztientzako Ongizate Estatuari 
bultzada erabakigarria emango diola uste dugu, oraingoan, presidente 
gerrilla ohiaren buru historikoa bat izanik. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
 Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko.
 Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, 
Abiadura Handiko Trenaren sarraski ekonomiko, sozial eta naturalaren 
irakurketa berezia. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko,
 egizu harpidetza. 
[+] Gehiago ikusi
       | 
     ||||||
  | 
  ||||||
     
  | 



 
Comentarios