“Babestutako etxebizitza beharra dago Busturian, baina ez da etxerik egiten”


Bittor Rueda EH Bildukoa

Bittor Rueda (EH Bildu): “Babestutako etxebizitza beharra dago Busturian, baina ez da etxerik egiten”

EH Bilduko kide Bittor Ruedak salatu du busturiarrek ez dutela etxebizitza eskubidea bermatuta, eta egoerak horrela jarraituz gero, sinadura bilketa edo bestelako borroka ildoak martxan jarriko dituztela, “Eusko Jaurlaritzak Busturiagaz duen konpromisoa babesteko”. Babestutako 72 etxebizitza biltzen dituen Presapeko proiektua gauzatzea beharrezkoa ikusten du; hala, busturiarrek etxebizitza horiek izateko aukera eduki dezaten, “egin beharreko guztia egitea” eskatu die erakundeei.

EH Bilduk Busturiko etxebizitzen inguruko aldikari bat kaleratu du. Zer biltzen du?
Presape eremuko etxebizitzek herrian kezka sortu dutelako kaleratu genuen aldizkari hori. Duela hainbat urte babes ofizialeko etxebizitza batzuk egiteko dinamika sortu zen; dena den, denbora pasa da eta ikusi dugu Eusko Jaurlaritzaren aldetik zabalkeria edo ezintasuna dagoela. Horregatik, pentsatu genuen interesgarria litzatekela herriaren aurrean proiektu bat egitea, Presapeko etxebizitza horien istorioa nondik datorren eta azkenengo urtetan zer gertatu den azaltzeko. Momementu honetan, denbora apur bat eman nahi diogu gaiari, baina nola garatzen den ikusi ostean, asmoa daukagu sinadura billketa bat martxan jartzea edo bestelako borroka batzuk abiaraztea; betiere, Jaurlaritzak Busturiagaz duen konpromisoa babesteko.

Zer da gertatzen da Presapeko etxebizitzekin?
EAJk gobernatzen ez duen udaletxeetan gai hori blokeatzeko interes politiko bat dago udaletik kanpoko erakunde guztietan. Beste hainbat herritan garatu den proiektua Busturian ez da egin, ustez arrazoi teknikoak daudelako. Arrazoi tekniko horien artean –Eusko Jaurlaritzak txarto egindako neurketa batzuen ondorioz– Presapeko proiektua inundabilidade mapan sartu izana dago. Hori dela eta, ordura arteko proiektu guztia atzera bota zuen URA agentziak eta berriro hasi behar izan ziren proiektuagaz. Datu estatitistikoen arabera, proiektu hori gauzatuta egon beharko litzateke; Etxebiden alta emana dutenen kopuruari erreparatuta, esaterako, herrian behar soziala badagoela ikus daiteke. Jende askok, gainera, hamar urte baino gehiago daramatza izena emanda, etxe horien zain. Beste herri batzuetan ez dago proportzionalki hainbesteko etxebizitza eskaera eta etxeak egin dituzte; hori ulergaitza da, eta instituzioek dute horren erantzuna.
Eskatzen duguna da behin betiko Eusko Jaurlaritzan ardura duten erakundeek –URA agentziak eta Etxebidek– beharrezkoa den guztia egin dezatela busturiarrek aukera izan dezaten babestutako etxebizitzak eta alokairu sozialerako etxebizitzak izateko”
Behar sozial horren aurrean zer da eskatzen duzuena?
Eskatzen duguna da behin betiko Eusko Jaurlaritzan ardura duten erakundeek –URA agentziak eta Etxebidek– beharrezkoa den guztia egin dezatela busturiarrek aukera izan dezaten babestutako etxebizitzak eta alokairu sozialerako etxebizitzak izateko.

Presapeko proiektua gauzatuz gero, zenbat etxebizitza sortuko lirateke Busturian?

Berez, 72 etxebizitza biltzen ditu proietuak bere osotasunean; dena den, orduko hartan bi epetan egitea adostu zen udalagaz. Hala, lehenengo epean etxebizitzen kopuruaren erdia egingo litzateke, eta horiek eginda, etxebizitza behar gehiago balego, orduan hasiko lukete bigarren fasea.

Alokairu soziala herritarrentzako beste irtenbide bat dela uste al duzu?
Hainbat etxebizitza eskainita, guk uste dugu horietako batzuk alokairu sozialaren bitartez lortzeko aukera egon beharko litzatekela; nahiz eta babestutako etxebizitzak izan jendeak ez baitu horiek erosteko aukerarik. Adibidez, gazteek gaur egunean ez dute horretarako aukerarik, eta Busturian bertan edo inguruko herrietan alokatu behar izaten dituzte etxebzitzak, prezio altuan. Hala ere, alokairu sozial horiek ez ditugu soilik gazteei begira eskatzen; izan ere, herriko biztanlegoa zahartzen ari da. Estatistiken arabera, etxebizitzak zahartuta daude Busturian, eta, horrenbestez, isolamendu egokirik ez dute, ez igogailurik… Alegia, beste bizi baldintza batzuk behar dituzte horiek ere.

Herritarrek, beraz, ez al daukate etxebizitza eskubidea bermatuta?

Busturiarrek ez dute etxebizitza eskubidea bermatuta, eta exebizitzen alorrean ardura duten erakundeen aldetik, gainera, ez da Busturian etxebizitzarik egiteko aurreikuspenik ikusten. Eta horren ardura eurek dute, hau da, etxebizitzak bermatzeaz arduratzen diren erakundeek: Eusko Jaurlaritzak eta Etxebidek.

Busturiarrek ez dute etxebizitza eskubidea bermatuta, eta exebizitzen alorrean ardura duten erakundeen aldetik, gainera, ez da Busturian etxebizitzarik egiteko aurreikuspenik ikusten”
Babestutako etxebizitza beharra badago Busturian, baina etxerik ez. Hor sortzen da arazoa, orduan?
Bai, hor dago arazoa. Etxebidek etxeak egiten ditu bere datu-basean alta emana duten herritarren kopuruaren arabera. Busturian beharrizana badago, baina ez da egiten, eta, hori dela eta, bertoko gazteek eskualdeko gainontzeko herrietara alde egin dute. Duela hamar bat urte Presapeko proiektuagaz jendea ilusionatu egin zen eta Etxebiden eman zuten izena; orain, baina, beraien ilusioa ez dute asetuta ikusi.

Gauzak horrela, busturiarrek zer egin behar dute?

Nik uste dut argi izan behar dugula orain arte zer egin den eta aurrerantzean zer egin ahal den. Horregaz batera, ikusi behar dugu posible dela babestutako etxebizitzak egitea. hala, egoera berean jarraituko bagenu, borroka ildo bat zabaldu beharko genuke, ikusteko benetan behar hori hor dagoela.

Comentarios

ATXAPUNTEKO ARRANOA ha dicho que…
Nor dago Busturiko Udal Gobernuan aurrean? PNV-EAJ? Etxebide? Ura? Behar bada Ekologistak? ba ez busturin desgobernatzen taldea BILDU da eta aurreko legetzaldian EA+ANV izan zen... eta Bittxor hau talde horren buru iskutua da eta izan da, horregaitik bera eta berari politikoki kasu egiten duten kideari ETXEBIZITZA EZAn erresponsabilidadia dagozkio. Gogoratu:Excusatio non petita accusatio manifesta