|
||||||
|
||||||
![]()
Gaur arratsaldez, jakintza partekaturako Emancipatiba programa jarriko
dugu martxan, Alternatibaren trebakuntza politikorako eskola.
Alternatibako militantziari zuzendutako formazio programa da, honako
arloetan gutxieneko ezagutza bateratuak eman nahi dituena: feminismoan,
ekologismoan, sozialismoan, erroko demokrazian, internazionalismoan,
bakegintzan eta normalizazio politikoan. Alternatibaren afiliatu eta
zaleei begira prestatutako formazioa da. Askotariko ikaskuntzarako
aukera da, guztiontzat eta Alternatibarentzat, etengabeko formazioan eta
hausnarketan dagoen militantzia lortze aldera.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Hauek
dira jazarri eta atxilotu beharko genituzkeen gaizkileak, hauengana
zuzendu beharko genituzke gure arreta eta lehentasunak. Gorbata garestiak janzten dituzten lapurrak dira,
atxilotuta egon beharrean, enpresa handiak zuzentzen dituztenak, gure
eskubideekin espekulatzen eta gure bizitzak merkaturatzen ari direnak;
publikoki gaitzetsiak edo baztertuak izan ordez, pertsona eredugarri
moduan aurkezten dizkigutenak; instituzioetatik aurkaritza jaso ez ezik,
hauen laguntza eta trikimainak eskuratzen dituztenak, jokabide morroi
eta ipurgarbitzaile bati jarraiki.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
EHBilduren aldizkari digitalaren lehen alea (zero zenbakia jarri genion
aurrekoari) eskuragarri dagoeneko, deskargatu zein sarean irakurtzeko,
ezkertiar subiraniston koalizioaren berri bertatik bertara izateko.
Azaleko gaia, martxoaren 3an Bilbon antolatu duten Goi Bilera
ekonomikoaren kontra azaltzeko arrazoiak. Irrakurri eta zabaldu.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibaren
Bilboko Asanbladatik Erribera 13ren hutsaraztearen aurrean
gure erabateko gaitzespena adierazi nahi dugu, berriro ere,epaileek eta
poliziek bat egin dutelako okupazioa kriminalizatzeko eta zapaltzeko;
Okupazioa aukera guztiz legitimoa da, eta egun inoiz baino gehiago,
beharrezkoa ere, etxebizitza baterako sarbidea bezalako oinarrizko
eskubideen gabezia dagoenean.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
"Gertatu dena nahikoa garrantzitsua da konturatzeko Espainiako migrazio
politikak giza eskubideen aurka doazela eta Legebiltzar honek horien
aurka adierazpen publikoa egin behar duela. Horrez gain, hildakoen
senitartekoekin eta inguru hartan muga pasatzeko zain daudenekin ere
elkartasuna adierazteko balioko du", adierazi du Diana Urreak, ekimena
sinatu duen legebiltzarkideak.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Alternatibaren Mahai Internazionalistako bozeramaile Diana Urreak bere
erakundearen elkartasuna adierazi dio Venezuelako presidente Nicolas
Madurori eta iraultza bolivartarrari. Herri hartako “elite finantziariek
sustatutako kanpaina kolpistaren” harira esan du, “nazioarteko hainbat
eragilek lagundutakoa, herri hartako baliabideak ustiatzeko interesen
handiagoa dutena bake soziala ezartzean baino”.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Pasan
den urtarrilaren 29an 'Ekofeminismotik proposamenak: axola duten
bizitzak eraikitzen' izenburudun hitzaldia ospatu genuen
Errenteria-Oreretan, eta bertan, Ecologistas en Accion-eko zuzendari
Yayo Herrero eta Gipuzkoako Aldundiko Zuzendari Nagusi Laura Gomez izan
genituen hizlari.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
![]()
Foru Arau honekin, koalizioak San Mames Barrian edo Gasteizko Autobus
Geltokian gertatutako auziak ez errepikatzea espero du. Izan ere, bertan
esklabotzatik gertuago dauden hainbat praktika salatu zituzten. EH
Bilduk egin dituen proposamen artean, sektorearen lan hitzarmena
errespetatzea dago. Horrekin batera, berdintasuna edo kontziliazioa
bermatzeko neurriak ezartzea edo euskararen sustapena. Era berean,
segurtasun planei arreta berezia jartzen diete lan istripuak eta lan
gaixotasunak saihesteko.
[+] Gehiago ikusi
|
||||||
|
||||||
|
Comentarios